ORGANIZACION

Antolaketa

Irudia

Lactiker ikerketa taldea jakintza-alor anitzeko ikerlariez osatutako talde bat da, honako jakintza-arlo hauetakoa: Biokimika eta Molekula-biologia, Elikagaien teknologia eta Nutrizioa eta Bromatologia. Biokimika eta Molekula-biologiaren arloak laginak prestatzeko laborategia, biokimika eta molekula-biologiaren laborategia eta tresna bidezko analisiaren laborategia dauzka. Elikagaien teknologiaren arloak laginak prestatzeko laborategia, tresna bidezko analisiaren laborategia eta planta pilotua dauzka. Nutrizio eta bromatologiaren arloak laginak prestatzeko laborategia, mikrobiologia laborategia eta zentzumenen bidezko analisirako laborategia (LASEHU) dauzka. Hiru arlo hauek Taldearen Ikerlari Nagusiak koordinatuta daude, eta beraren bidez koordinatzen dira kontaktuak taldearen eta nazio zein nazioarte mailako ikerketa zentroen artean, hots, unibertsitatetakoak, teknologia-zentroetakoak, ikerketa zentroetakoak (CSIC) eta enpresen sailetakoak. Era berean, Ikerlari Nagusiak kontaktua eta ikerketa-emaitzen transferentzia koordinatzen du animalia jatorrizko elikagaien ekoizpenean, sustapenean eta kontrolean diharduten enpresekin, lanbide-elkarteekin, jatorrizko izendapenekin, administrazioaren kontrol-agentziekin eta kalitate-kontrolerako beste erakundeekin.