w_historia

Historia laburra

Irudia

Zientzia Fakultateak (gaur egun Zientzia eta Teknologia Fakultatea) 1968. urtean hasi zuen bere ibilbidea Justo Mañas Díaz Doktorea Irakaslearen eskutik. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak gidatuta, inauguratu berri zen Bilboko Unibertsitate Autonomoaren barnean Zientzia Fakultate bat (Kimika Atala) antolatzeko.

 

Hasiera batean, garai bateko Nautika Eskolan kokatuta zegoen, Deustuko zubiaren ondoan. Baina 1971-72 ikasturtearen hasieran, bere gaur egungo kokalekura, Leioako Campusera, eraman zen.

 

Zentroak hasieratik, Natur Zientzietako bost adarrak osatu arte, ikasketak gehitu zituen bere irakaskuntza-eskaintzari, hau da: Biologia, Fisika, Geologia, Matematikak eta Kimika. Horrela, 1968-69 ikasturtea ikasketa guztientzako komuna izan zen, hurrengo mailetan banatu eta zegokion lizentziatura osatu arte. Ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatea-Universidad del País Vasco-ren (EHU/UPV) barnean integratuta zegoela, tituluen eskaintza zabalago bat aurkeztu zuen, non 9 titulazio zientifiko-teknologikoak ikas zitezkeen: Biologia, Biokimika, Ingurumen Zientziak, Fisika, Geologia, Ingeniaritza Elektronikoa, Ingeniaritza Kimikoa, Matematika eta Kimika.

 

Gaur egun, Zientzia eta Teknologia Fakultateak Europako Goi-ikasketa Esparrura egokitu ditu bere ikasketak, eta horrela, 9 Gradu eta Gradu Bikoitz 1 ematera heldu da:

 

Ingeniaritza Adarreko Graduak: Ingeniaritza Elektronikoa eta Ingeniaritza Kimikoa.

 

Zientziak Adarreko Graduak: Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia, Fisika, Geologia, Matematikak eta Kimika.

 

2014-15 ikasturtetik Fisikan eta Ingeniaritzan Elektronikoan Gradu Bikoitza eskaintzen da ere. Halaber, Biokimika eta Biologia Molekularreko Graduak eta Bioteknologiako Graduak Titulazio Bikoitza eman dezakete.

 

Zentroko Graduen eskaintza, Graduondoko Programa Ofizialetan aurkitzen diren 13 Masterrekin eta 6 Titulu Bereziekin osatzen da.

 

Fakultatea Unibertsitateko gune garrantzitsuenen ondoan kokatuta dago, adibidez, Liburutegi Nagusiaren ondoan (Dokumentazio eta Erreferentzia saila duena), Kalkulu Zentroaren ondoan, Aula Magnaren/Areto Nagusiaren ondoan, Errektoretzaren ondoan eta Leioako Campusa osatzen duten gainontzeko Fakultateen ondoan. Zientzia eta Teknologia Fakultateak prestakuntza osoa eta kalitatezkoa bermatzen duen irakaskuntza eta teknologia hornidura eskaintzen die bai bere ikasleei, bai bere ikertzaileei.

Irudia

Sortu zenetik, Dekano ezberdinek hartu dute Fakultateko norabidearen zuzendaritza. Kronologikoki:

  1. D. Justo Mañas Díaz (1968-1973)
  2. D. Mariano Mellado Rodríguez (1973-1976)
  3. D. Antonio Bernalte Miralles (1976-1979)
  4. D. José María Amigó Descarrega (1979-1981)
  5. D. José Antonio Madariaga Zamacona (1981-1988)
  6. D. Leonardo Lorente Fernández (1988-1994)
  7. D. Mauel J. Tello León (1994-2000)
  8. D. Juan Ramón González Velasco (2000-2007)
  9. Dña. Esther Domínguez Pérez (2007-2018)
  10. D. Fernando Plazaola Muguruza (2018-...)
Irudia