MASTER

Enpresa Zuzendaritza Berrikuntzaren eta Internazionalizazioaren Ikuspegitik Masterra

Enpresa Zuzendaritza Berrikuntzaren eta Internazionalizazioaren ikuspegitik Unibertsitate Master Ofizialaren programa bornean, 3 kreditu ECTS duen "Familia-enpresaren gobernua eta kontrola" kurtsoa irakasten da, UPV/EHUko Familia-Enpresaren Katedrako irakaslegoak emanda.

Kurtso hau ikerketa eremu berria den familia-enpesaren gobernua, zuzendaritza eta kontroleko ikasleen heziketan oinarritzen da.

Enpresa txiki eta ertainek eta baita kotizatzen ez duten enpresek jabetza egitura kontzentratuak dituzte, kontrola akziodun gutxi batzuk edukitzen dutelarik, asko familia bat izanik. Jabetza egitura kontzentratu hauek zuzendari eta akziodunen arteko agentzia arazo tradizionala alde batera utzi eta gehiengoa eta gutxiengoa duten akziodunen arteko konfliktoak sortzen dira. Beraz, familia-enpresa eta familia-enpresa ez direnen artean sortzen diren agentzia arazoak oso ezberdinak dira.

Stakeholderren artena sortzen diren erlazioak familia loturetatik datozen erakunde hauen jokabideak,  enpresarenak diren kontrol tresnez gain, familiarenak diren beste kontrol tresna batzuk behar ditu. Beraien helburua familia arteko konfliktoak eta familia eta enpresaren arteko erlazioagatik sortzen direnak konpontzea da.

Horrela, kurtsoaren helburu nagusia familia-enpresaren egitura antolatzailearen ezaugarri bereziak ezagutzea da, bere berezitasunei egokitzen den gobernu eredu bat eskatzen duelarik.

Helburu nagusi honetatik eratortzen diren bigarren mailako helburuak ondorengoak dira:

  • Familia-enpresaren kontzeptua definitu eta bere ezaugarri bereziak aztertu.
  • Familia-enpresaren kontzeptua enpresa mota ezberdinetan aplikatu.
  • Familia-enpresaren jokabide ezberdindua aztertzen duten teoria ezberdinak ezagutu.
  • Familia-enpresaren gobernu korporatiboaren eredua aztertu.