Breadcrumb

DIFusio@

Aitortzak eta sariak UPV/EHUko Informatika Fakultatearentzat CEDI 020/2021eko Informatikako Espainiako Biltzarrean

Lehenengo argitaratze data: 2021/09/30

Irudia

Informatikako Espainiako Biltzarrak unibertsitateko ikerketan, garapenean, berrikuntzan eta irakaskuntzan aritzen diren profesionalentzako topagune izan nahi du ingeniaritza informatikoaren esparruan. Multikongresu gisa dago egituratuta, hau da, barne hartzen ditu ingeniaritza informatikoak gaur egun eragiten dituen ia arlo guztiak: ordenagailuen arkitektura eta teknologia, informatika grafikoa, adimen artifiziala, ordenagailuen eta pertsonen arteko interakzioa, softwareari buruzko ingeniaritza, etab.

Sari hauek jaso dituzte fakultateko zenbait lankidek, Malagan, 2021eko irailaren 22tik 24ra egindako VI. edizioan:

  • Pertsonen eta Ordenagailuen arteko Elkarrekintzarako Elkarteak Jesús Lores saria eman dio Julio Abascali 2021eko Interakzio Kongresuan, pertsonen eta ordenagailuen arteko interakzioaren esparruan ikerketa eta berrikuntza garatzen eta sustatzen egindako lana aitortzeko.
  • Hizkuntza Naturalaren Prozesamendurako Espainiako Elkarteak SEPLN saria eman dio Mikel Artetxeri Hizkuntza Naturala Prozesatzeari buruzko doktorego tesi onena egiteagatik. Hona doktorego tesiaren izenburua: Unsupervised Machine Translation.
  • Jon Vadillok aurkeztutako eta Roberto Santanak eta Jose A. Lozanok (Intelligent Systems Group) zuzendutako "Adversarial Machine Learning in the Audio Domain" doktorego tesiak doktorego tesiaren proiektu onenaren saria jaso du Adimen Artifizialerako Espainiako Elkartearen XIX. Konferentzian (CAEPIA 20/21).
  • Jon Vadillo eta Roberto Santana egile dituen "Universal Adversarial Examples in Speech Command Classification" izeneko ikerlanak ikerketa artikulu onenaren hirugarren saria jaso du Datu Meatzaritzako Teoria eta Aplikazioen X. Sinposioan (TAMIDA) .

Aitortza eta sari horiek eskertzekoak dira, are gehiago gure lanaren kalitatea babesten duten komunitate zientifikoko kideengandik etorrita. Ildo horretantxe jarraituko dugu lanean, irakaskuntzan, ikerketan, garapenean eta berrikuntzan bikaintasuna bilatze aldera.


Gaika filtratu