Breadcrumb

DIFusio@

Zientzia bada nesken kontua

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/09

Irudia

Informatika fakultatean aspaldi konturatuta gaude neska gutxi inguratzen dela gure ikasketak egitera. Baina hori ez da informatika alorrean soilik gertatzen, oro har zientzia alorretan gertatzen da. Honela, emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an. Egun hori ospatzeko, hainbat ekimen antolatu dira gure inguruan eta Informatika Fakultateak ere parte hartuko du Donostia International Physics Center (DIPC), CIC nanoGUNE, CFM (UPV/EHU-CSIC), CIC biomaGUNE, Biodonostia, Tecnun, CEIT, Polymat, Elhuyar, eta Eureka! Zientzia Museoarekin batera.

Ekimenak asko eta ugariak dira baina pare bat aipatze arren:

  • Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur (otsailak 12, 18:00). Fakultateko irakasle den Naiara Aginakok parte hartuko du.
  • Eskola-tailerrak (otsailaren 22an eta 25ean, 10:00tan). Olatz Arbelaitz, Edurne Larraza, Olatz Perez de Viñaspre eta Txelo Ruiz irakasleek parte hartuko dute baina ez bakarrik! Itziar Irastorza eta Eider Rodriguez ikasleak ere lanean jardun baitira gaztetxoenei kode bitarra eta algoritmoen inguruko saioa eskaintzeko

Bilatu zure gustokoa den ekintza eta parte hartu!


Gaika filtratu