Fakultateko Ikerkuntza Jardunaldiak

Zientzia eta Teknologia Fakultateko I. Ikerkuntza Jardunaldiak

2008.eko maiatzaren 21, 22 eta 23a

Irudia

2008ko maiatzaren 22an eta 23an Zientzia eta Teknologia Fakultateko lehenengo ikerketa jardunaldiak ospatu ziren.

Jardunaldi horien helburua Fakultateko ikerketa ildoak ezagutzeko gune bat jartzea zen, diziplina ezberdinen arteko sinergiak bultzatzeko. Jardunaldi horiek aparteko aukera eman zuten Ikastegian egindako jarduerak gizartera zabaltzeko, eta baita ere azken urteetako ikasleengan ikerketa munduak eskaintzen dituen aukeren inguruko interesa pizteko.

Ekimenak ezohiko harrera izan zuen; izan ere, 70 ikerketa taldek baino gehiagok parte hartu zuten eta guztira 122 poster aurkeztu zituzten.

Jardunaldi horiek arrakasta izan dute, eta horrek animatu egin gaitu bi urtez jarraitzeko proposamena egitera.

Ikerketa jardunaldietan aurkeztu ziren ekarpenak jasotzeko laburpen liburu bat argitaratu zen. Liburu horrek UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultatean garatzen diren ikerketa ildo nagusiak erakusten ditu.