Fakultateko Ikerkuntza Jardunaldiak

Zientzia eta Teknologia Fakultateko III. Ikerkuntza Jardunaldiak

2012.eko otsailaren 8, 9 eta 10ean

Irudia

Atsegintasunez iragartzen dizuet otsailaren 8, 9, eta 10ean ospatuko diren Zientzia eta Teknologia Fakultateko III. Ikerketa Jardunaldien eta VII. Enpresa Aurkezpen eta Teknologia Berrikuntza Zentroen Jardunaldien hurrengo edizioa.

Jardunaldi horien goiburua "Ikerketa, berrikuntza eta sinergia" da, eta hori dela eta, Fakultatearen pareko bideak garatzen dituzten ikerketa zentroak gonbidatu ditugu Jardunaldietan parte har dezaten, helburua gure Fakultatean ikerketa eta berrikuntza sustatzen dituzten sinergiak sortzea delarik.

Alde batetik, Jardunaldien helburua ikasleriari Fakultateko Talde ezberdinek burutzen duten ikerketa erakustea da, beren ikertzaile bokazioa pizteko asmoz. Beste alde batetik, hainbat kasutan egin den antzera, zenbait enpresek eta teknologia berrikuntza zentroek ikasleek lan munduan sartzeko dituzten aukerak eta baldintzak aurkeztuko dizkiete azken mailako ikasleei. Jardunaldi horiekin lortu nahi diren helburuen garrantzia kontuan hartuta, zuen parte hartze aktiboa eskatzen dizuegu, eta baita zuen ikasleena ere, klaseko bertaratzea Jardunaldietara aldatuz.

Parte hartzera animatzen zaituztet, aurreko edizioetan bezala, ekimen hau arrakasta handikoa izan dadin.

Esther Domínguez
Dekanoa

Programa

Otsailaren 8a, asteazkena

Posterren erakusketa jarraitua egun osoan zehar.

  • 10:00 Jardunaldien inaugurazioa Fakultateko Paraninfoan, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako Zuzendariaren eta Berrikuntza Errektoreordearen eskutik.
  • 10:15 - 11:30 Fernando P. Cossio Doktorearen hitzaldia, Ikerbasque Fundazioaren Lehendakaria. Izenburua: "Investigar en tiempos de crisis: ¿Por qué no debemos hacer el I+D+iota?"
  • 11:30 - 12:00 Kafea Grande Salle-n eta posterrak ikusteko bisita gidatua.
  • 12:00 - 13:30 Enpresa eta Berrikuntza Teknologikoko Zentroen Aurkezpenerako VII. Jardunaldiak (aldi berean arlo ezberdinentzako):
    1. Biozientziak;
    2. Fisika, Ingeniaritza Elektronikoa eta Matematikak;
    3. Geologia eta
    4. Kimika eta Ingeniaritza Kimikoa.

Otsailaren 9a, osteguna

Posterren erakusketa jarraitua egun osoan zehar.

  • 11:00 - 12:00 Kafea Grande Salle-n eta posterrak ikusteko bisita gidatua.
  • 12:00 - 13:00 Mahai-ingurua (Ikerketa Batzordeko kideek eta Fakultateko doktoregaiek osatuta). Izenburua: "Iniciación a la Carrera Investigador"

Otsailaren 10a, ostirala

Posterren erakusketa Jardunaldien amaierara arte.

  • 11.30 - 12:00 Kafea Grande Salle-n eta posterrak ikusteko bisita gidatua.
  • 13.00 Jardunaldien amaiera eta poster onenari Sariaren banaketa.

Jardunaldien bideoak

ZTF-FCTko III Ikerkuntza Jardunaldien Aurkezpena

Investigar en Tiempos de crisis: ¿Por qué no debemos hacer el I+D+iota? (Dr. Fernando P. Cossio, Ikerbasque Fundazioaren Lehendakaria)

Mahai-ingurua: Introducción a la carrera investigadora