Publicador de contenidos

Claustro

Leioa, 23-02-2017

Egun on guztioi eta ongi etorri. Eskerrik asko klaustroaren saio honetara gerturatu izanagatik, eta 2016-2017 ikasturte honetan garatuko dugun Jardueren Programa aurkezteko eta eztabaidatzeko aukera eman izanagatik. Dagoeneko, ikasturtea aurreratuta badago ere, programa zehaztea egokia dela uste dut; izan ere, zuzendaritza talde berriak aurreko hilabetean hartu baizuen kargua eta haren kudeaketak norabide berri bat dakarrelako.

Garatuko ditugun edo hobe esanda, jada, garatzen hasiak garen jarduerak bederatzi programatan edo ardatzetan antolatu ditugu, bederatzi egitamu handitan. Jarraian, banan banan zehaztuko dizkizuet.

"Ikasteko unibertsitatea" deitu dugun programaren baitan, gaur egungo tituluak hobetzeko eta, berritzaileagoak eta erakargarriagoak diren beste batzuk proposatzeko egingo dugu lan. Gainera, Automozioko Ingeniaritza gradua ezartzeko beharrezkoak diren urratsak emango ditugu, bai eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduan bitariko ibilbidea edo ibilbide duala diseinatzeko ere.

Bestalde, laster ehundu programaren deialdi berritu bat egingo dugu. Horren bitartez, ikaskuntza hobetzen jarraituko dugu. Era berean, ikastegien erakunde egiaztapena lortzea izango dugu xede eta arreta berezia jarriko dugu gradu bakoitzaren emaitzetan; bereziki, zeharkako gaitasunetan eta kalitatezko ikaskuntzetan, besteak beste. Ehundu programa bi urtean behingoa izango da, eta zuzendaritza taldeei lagunduko die oro har ikastegi bakoitzeko proiektu estrategikoak sendotzen, baita titulu berriak ezartzen bere. 

Halaber, Graduondoko Plan Estrategikoa ezartzen jarraituko dugu bere hiru ardatzetan: Ikerketa-prestakuntza; Lurraldearekiko lotura; eta Nazioartekotzea.

Bestetik, gizarte erakundeekin aliantzak ezartzeko lan egingo dugu, bai eta beste unibertsitate batzuekin ere, etengabeko prestakuntzako eskaintza erakargarria diseinatzeko eta garatzeko. Hauxe izango da gure lehenengo programa.

Bigarrenik, "Unibertsitate ikertzailea" izenburuko programa dugu. Egitamu honen baitan, deialdi berriak abiaraziko ditugu honako helburuetarako: doktorego tesien kantitatea eta kalitatea areagotzeko; gure irakasle eta ikertzaileek ikerketa proiektuetan duten parte hartzea areagotu eta lidergoa izateko aukerak sustatzeko; ikerketa tradizio txikiko arloetan talde berriak sortzeko, eta nazioarteko ikerketa taldeekin lankidetza bultzatzeko. Horrez gainera, hainbat mekanismo ezarriko ditugu nazioarteko erreferentzia duten artikuluak argitaratzea bultzatzeko, eta mugikortasun programa bat sortuko dugu gure ikertzaileek inguruko enpresetan eta erakundeetan parte har dezaten.

Bestalde, gure ikerketa jardunaren gaitasunak eta emaitzak ikusgarri bihurtzeko ekimenak garatzen jarraituko dugu. Ildo horretan, aipagarriak dira Kultura Zientifikoko Katedra, Zientziaren Astea, edo Gazteak Laborategietan. Aldi berean, gure baliabideak ikerketa premietara egokitzen jarraituko dugu. Horretarako, egitura berriak sortuko ditugu eta lankidetza berriak bultzatuko ditugu inguru hurbilean nahiz nazioartean.

"Irakaskuntzarekin konprometituriko unibertsitatea" deitu diogun programa dugu hirugarrena. Honen bitartez kalitatezko irakaskuntzari dagokion ospea eman nahi diogu aintzatespen publikoaren bidez, nola unibertsitateko kideen artean, hala gizartean bertan. Hori horrela, irakaskuntza jarduera ebaluatzeko programen erabilera normalizatzeko jardungo dugu, irakasleen garapen akademiko profesionala sustatuko dugu, eta irakasle onenek lankideak trebatzeko programetan parte har dezaten bultzatuko dugu.

Horrez gainera, fakultateen eta eskolen barneko dinamika babestu eta sendotuko dugu eta, tituluen eta ikastegien kalitatea modu egokian kudeatzen dela bermatuko dugu, kanpo egiaztapena eskuratzeko helburuarekin.

Atal honetako beste xedeetako bat gure prestakuntza eskaintza, jarduera unibertsitarioak eta, oro har, UPV/EHUk bere inguruari egiten dion ekarpena ezagutaraztea da, eta horretarako mota guztietako kanalak erabiliko ditugu: hedabideak, dibulgazio proiektuak, eta abar. Horretaz gain, harremanak sendotu nahi ditugu euskara erabiltzen duten beste unibertsitate publiko batzuekin, euskarak irakaskuntzarako eta ikerkuntzarako lanabes bezala duen dimentsioa indartzeko.

Laugarren programa "aukera profesionalak eskaintzen dituen unibertsitatea" izenburupean egituratzen da. Horren baitan, administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokienez, lanpostuak baloratzeko prozesuei eta monografien eguneraketari ekingo diegu berriro. Kudeaketako egitura UPV/EHUren egungo premietara egokitzeko urratsak emango ditugu, gainera. Helburu hori lortzeko, Erreferentziazko Langile Zerrenda eguneratuko dugu, 2014ko irailaren 17ko laneko bermeen akordioa garatzeko pausoak emango ditugu eta hainbat unibertsitate zerbitzuren egitura berrikusiko dugu. Bestalde, harrera plan bat egingo dugu, langile berriak lanean hastea errazteko, laneko eta familiako bizitza bateratzea errazteko neurri berriak hartuko ditugu eta telelana ezartzeko aurrerapenak egingo ditugu.

Era berean, laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza eta informazioa sustatuko ditugu AZPko langileentzat nahiz irakasle eta ikertzaileentzat.

Irakasle eta ikertzaileei dagokienez, hainbat jarduera eta programa gauzatuko ditugu, talde horren ibilbide akademikoa sustatzea eta garatzea errazteko. Beharrezkoa den belaunaldi aldaketa bermatzeko asmoz, irakasle berrien ibilbidea eta akreditazioa bultzatuko ditugu bereziki. Horretarako, prestakuntza osorako programa bat jarriko dugu abian eta sailetan txertatutako tutoretza estrategiak finkatuko ditugu.

Mediante el programa "Una universidad donde convivir" queremos hacer de la universidad un espacio amable y que facilite la convivencia. Para ello avanzaremos en la adecuación de las infraestructuras, y mejoraremos la accesibilidad de los espacios universitarios y la calidad de los servicios ofrecidos. También impulsaremos iniciativas que contribuyan a adquirir hábitos de vida saludables y desarrollaremos una estrategia global de campus sostenible.

El sexto programa, "Una universidad enraizada en nuestro entorno", se centra en los principales retos de la UPV/EHU. El primero de ellos es la normalización del uso del euskera en todos los ámbitos de la vida universitaria. Para ello queremos plantear perfiles lingüísticos en puestos de RPT de PAS en función del servicio que debe ofrecerse en euskera de forma oral y por escrito, y no en función del nivel del puesto de trabajo. Además ofreceremos formación, orientación y apoyo a centros y servicios en el proceso de obtención de BIKAIN-Certificado de calidad lingüística.

Otro reto importante que aborda este programa es ampliar la oferta educativa en euskera. Para ello, entre otras medidas, priorizaremos la oferta de asignaturas obligatorias en euskera en aquellos grados en los que todavía no pueden cursarse e impulsaremos la matriculación del alumnado en grupos en esta lengua. En cuanto a la oferta de posgrado, analizaremos las posibilidades que existen para que diferentes másteres compartan asignaturas en euskera.

Por otra parte, queremos promover una formación continua que responda a las necesidades de nuestro entorno. Para ello diseñaremos una estrategia específica en colaboración con las entidades sociales y empresariales, teniendo en cuenta la estrategia de la Eurorregión Euskadi-Akitania.

La UPV/EHU es "una universidad abierta el mundo". Con esa definición concretamos un nuevo programa que persigue afianzar la Red Latinoamericana de Posgrado y el Campus de Excelencia Internacional y consolidar nuestra colaboración con las instituciones de la Eurorregión.

También queremos identificar oportunidades de mejora en los rankings internacionales. Aspiramos, así mismo, a fomentar la internacionalización de nuestra oferta formativa, promoviendo, con socios estratégicos internacionales, dobles titulaciones y títulos conjuntos, e impulsando la movilidad virtual. Además, queremos facilitar al alumnado y al personal universitario el acceso a cursos de formación en lenguas extranjeras y a pruebas de acreditación, e incrementar, diversificar y consolidar la movilidad para estudios y prácticas entre los distintos estamentos de la universidad. Dentro de ese mismo programa se potenciará la Oficina de Proyectos Europeos, trabajando en estrecha colaboración con la oficina del Gobierno Vasco y la de la CRUE en Bruselas.

Otro programa es el denominado "Una universidad comprometida socialmente".  Con él apoyaremos a alumnado en diversas situaciones: discapacidad, vulnerabilidad económica, alumnado en prisiones, refugiados etc. Para ello utilizaremos las iniciativas que ya están en marcha e impulsaremos una reflexión estratégica sobre los procesos de enseñanza y aprendizaje en la universidad. Adoptaremos la sostenibilidad como concepto globalizador de los ámbitos relacionados con la inclusión, el compromiso social y medio-ambiental, la cooperación al desarrollo y los derechos humanos. Seguiremos apoyando iniciativas curriculares innovadoras mediante convocatorias específicas e iniciativas institucionales de centro, como es el caso de la Clínica Jurídica para la Justicia Social u otras más sectoriales, como el Campus Bizia Lab. Esta reflexión estratégica tendrá un carácter participativo y plural.

Por último, dentro del programa "Una universidad que promueve el buen gobierno", vamos a continuar con el desarrollo de la administración electrónica, definiendo el modelo de ventanilla única y mejorando el nivel de transparencia mediante la puesta en marcha de un portal. También se diseñará la reorganización de departamentos, en colaboración con los agentes implicados.

Por otra parte, con objeto de mejorar la eficacia y eficiencia del gasto, se seguirá avanzando en la puesta en marcha del Sistema de Contabilidad Analítica, reforzando los mecanismos de control internos y externos, y realizando una gestión económica transparente, sencilla y comprensible.

Para finalizar, intentaremos crear un clima institucional que favorezca la comunicación y las relaciones entre los distintos colectivos universitarios, y promoveremos la  participación de los mismos en las estrategias de gobernanza, impulsando especialmente el proyecto EHUalumni.

Se trata, por tanto, de un amplio y ambicioso abanico de iniciativas, un proyecto que esperamos llevar adelante con la colaboración de todos los sectores universitarios.

Muchas gracias por su atención.