Lascaray ikergunearen orri nagusia

Gaurkotasuna

PALEOPLANT europar ikertaldeak bilera egingo du Lascaray gunean

Lehenengo argitaratze data: 2014/11/03

Ikerketak, Lydia Zapata UPV/EHUko irakaslea buru duenak, izen handiko ERC Grant beka bat lortu zuen, 1,9 milioi eurotakoa

Azaroaren 3 eta 4an, PALEOPLANT europar proiektuko ikertzaile nagusiek bilera egingo dute Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Lascaray Ikergunean. Ikerketa proiektu honek, ERC beka bat lortu duenak, Lydia Zapata, UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia saileko irakaslea du buru eta arabar campuseko Letren fakultatean egingo da.

Lydia Zapata UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko historiaurreko irakasleak Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC, ingelesezko siglen arabera) emandako ERC Consolidator Grantetako bat eskuratu zuen. 1,9 milioi eurotako beka hori erabiliko du Paleolitikoan Mendebaldeko Mediterraneoan landareak erabiltzeari buruzko lanerako. ERC Grants izenekoak Europako ikertzaileentzat zenbateko handiena dakarten banakako bekak dira, eta ikerketa zientifikoaren bikaintasunaren adierazle garrantzitsuak ere bai. Zapata ERC grant irabazi duen Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo emakumea izan da, eta, gainera, Giza Zientzien arloan beka hori eskuratu duen bakarra.

ERC Consolidator Grant izenekoaren bidez aintzatetsi den Lydia Zapataren ikerketak Palaeolithic Plant Use in the Western Mediterraneano izenburua du, eta ERCn ebaluatutako nazioarteko 3.673 proposamenen artean hautatu zen. Proiektua bost urtez garatuko da, eta 1,9 milioi euro eskuratuko ditu. "Proposamenak historiaurrean txarren ezagutzen den gai bati buruzko datu berriak eskainiko ditu, hain zuzen ere, giza talde ehizari eta biltzaileek nola ustiatu zituzten landare baliabideak. Horretarako Iberiar Penintsulako eta Marokoko aztarnategi batzuk aztertuko dira, eta gordetzen diren hondakinak ikertuko ditugu: zura, haziak, polena, fitolitoak, almidoiak, erabilitako harrizko eta hezurrezko tresnak… Historiaurreko arkeologiaren landa-lanerako eta metodologiaren etorkizuneko diseinurako handia izango da proiektuaren eragina", adierazi du Zapatak.

ERC Grants bekak 2007tik eman dira, eta haien helburua nazioartean aintzatesten diren eta Europan abangoardiako ikerketa egiten duten zientzialariei laguntzea da. Saritutako proiektuen ezaugarria diziplina anitzeko izaera handia eta goranzko eremuetan aplikazio berritzaileak izatea da. ERC Consolidator Grants izenekoak, zazpi eta hamabi urte bitarteko ikerketa-esperientzia duten, dagoeneko ikerketa independenterako gaitasun handia egiaztatu duten eta heldutasun zientifikoa erakutsi duten goi mailako zientzialarientzat dira.


Eduki publikatzailea

— 5 elementu orrialdeko
1 - 5 erakusten 6 emaitzetatik.