Lascaray ikergunearen orri nagusia

Gaurkotasuna

Ehundura egokitua duten elikagaien zentzumen bidezko analisia

Dastatzaile izan nahi?

Lehenengo argitaratze data: 2016/01/14

Disfagia egoeran erabiltzeko ehundura egokitua daukaten elikagaien inguruko ikerlana garatzen gabiltzan ikerketa-talde bat gara. Disfagia edo irensteko ezintasuna intzidentzia altua daukan sindromea da, nutrizio-gabeziak eragiten dituena edo are ondorio larriagoekin lotzen den pneumonia koadroa eragin dezakeena. Egoera hauetan behar-beharrezkoa da gaixoen elikagaien ehundura euren behar espezifikoetara egokitzea; hala ere, egunera arte ez dira horretarako beharrezko irizpide zehatz eta bateratuak oraindik definitu.
 

Disfagia egoeratan erabiltzen diren ehundurak deskribatzeko eta definitzeko ikerlana burutuko dugu gure ikerketa-taldean. Horretarako, egokitutako ehundura duten elikagaien dastatzaile izateko formatu eta dastaldietan parte hartzeko Interesa eta denbora daukaten pertsona-talde handi zamarra behar dugu. Ikerketan parte-hartzea boluntarioa izango litzateke eta aurreikusten den dedikazioa astero ordu batekoa da, 2016.eko urtarrilean hasi eta uztailera arte. Dastaldiak Arabako Campuseko instalazioetan burutuko dira.
 

Interesa baduzu honako telefono eta helbideen bidez gurekin harremanetan jarri eta zehaztasun handiagoarekin emango dizugu ekimenaren berri:


Eduki publikatzailea

— 5 elementu orrialdeko
1 - 5 erakusten 6 emaitzetatik.