Lascaray ikergunearen orri nagusia

Gaurkotasuna

Master Astea 2015- Martxoaren 11an Arabako campusean

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/10

 Martxoaren 9an, 11n eta 13an MASTER ASTEA 2015 izango da Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko campusetan:

    MARTXOAREN 9a: DONOSTIA, Carlos Santamaria Zentroa. Informazio saioak.
    MARTXOAREN 11: VITORIA-GASTEIZ, Lascaray Ikergunea. Informazio saioak.
    MARTXOAREN 13a: BILBO, Bizkaia Aretoa.  Informazio saioak.

Graduondoko ikasketak egiteko asmoz dauden ikasleek hiru egunetan aukera izango dute UPV/EHUk 2015/16 ikasturtean eskainiko dituen graduondoko ikasketen berri izateko.

Informazio standak egongo dira, baina horiez gain, masterrak aurkezteko saioak ere egingo dira, hartara ikasleek aukera izan dezaten masterrari buruzko zalantzak irakasleekin berekin argitzeko.

Ikasleek bekei, laguntzei edo mugikortasun programei buruzko informazioa ere aurkitu ahal izango dute bertan.

Iaz, 2014an, egin zen lehengo aldiz hiru campusetan MASTER ASTEA, eta 1.500 ikasletik gora bertaratu ziren.
 

ARABAKO CAMPUSEKO PROGRAMA

  •     15:30: Irekiera ekitaldia. Arabako Campuseko errektoreordearen eta UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako zuzendariaren ongietorria emateko agurra.
  •     15:45-16:00: Esker ona adierazteko eta diplomak banatzeko ekitaldia, Arabako Campusean irakatsitako 13-14 ikasturteko masterretako ikasle onenei.
  •     16:00-19:30: Standak irekiko dira eta masterren aurkezpenak hasiko dira.

 


Eduki publikatzailea

— 5 elementu orrialdeko
1 - 5 erakusten 6 emaitzetatik.