Lascaray ikergunearen orri nagusia

Gaurkotasuna

Zientzia astea 2014

Lehenengo argitaratze data: 2014/11/07


Murgil zaitez zientzian

Zientzia Astean, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astean, zientzialarien proposamenak ukitu, usaindu, dastatu eta beraiekin jolastu ahal izango duzu

Gustuko dituzu kimika esperimentuak? Ikasi nahi duzu nolakoa den zelula baten funtzionamendua? Jolastu nahi duzu errobot batekin? 3D objektu bat diseinatzera animatzen zara? Ba al dakizu nola erabiltzen den topografia tresna bat? Ausartzen zara erreanimazio kardiakoa egitera? Ba zatoz teleskopio handi baten bitartez izarrak ikustera?

Etorri gurekin eta esperimentatu, ukitu, galdetu, usaindu, begiratu, dastatu… Gera zaitez gatibu zientziaren eta teknologiaren matazan. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Zientzia Astea, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astean, zientzialariekin eta ikerlariekin harreman zuzena eduki ahal izango duzu, eta beraiek proposatutako ekimenetan parte hartu.

 

Zientzia dibertigarria da

Zientzia Asteak erakutsiko dizu du zientzia eta teknologia ez direla batere aspergarriak, sorpresaz beterik daudela eta eguneroko bizitzan gure begien aurrean ditugula. Tresna zientifikoak erabiliz, elementu desberdinekin esperimentatuz, fenomeno batzuk nola sortzen diren ikasiz, zientzialariekin hitz eginez eta beraiei nahi duzuna galdetuz deskubrituko duzu. Abenturaz betetako mundu liluragarri bat bisitatu duzunaren uste osoarekin aterako zara hemendik.

Azaroaren 5tik 9era bitartean, Bilbon, Gasteizen eta Donostian adin guztietako pertsonei zuzendutako jaialdi handi hau ospatuko da, gizartearen eta zientziaren eta teknologiaren arteko zubiak lantzeko aukera emango diguna.

Beste urte batzuetan gurekin izan bazara, badakigu errepikatuko duzula. Inoiz ate hau zeharkatu ez baduzu, sasoia da egiteko.


Eduki publikatzailea

— 5 elementu orrialdeko
1 - 5 erakusten 6 emaitzetatik.