Enpresentzako informazioa_praktika curricularrak

Enpreseentzako Informazioa

​​​​​​​Praktiketako ikasleak eskatzen dituzten erakundeek pauso hauei jarraitu beharko diete:

  • Enpresarekiko Harremanetarako Zerbitzuarekin harremanetan jarri, praktikak eskatu dituzten ikasleen CVak lortzeko.

Telefono-zenbakiak: 946014446, 946014940, 946014931, 946014016
Helbide elektronikoa: empresa.eib@ehu.eus

Enpresak arduratuko dira hautagaiekin harremanetan jartzeaz eta hautaketa prozesua egiteaz.

  • Behin hautagaiak aukeratu ondoren, dokumentu hauek bete beharko dituzte, hitzarmena izapidetzeko:
    • Enpresaren datuak (pdf, 92 Kb). Beharrezkoak entitate lankidearekin lankidetza hitzarmena tramitatzeko.
    • Praktikari buruzko datuak (pdf, 145 Kb). Dokumentu honetan, egin beharreko kanpoko praktika akademikoa zehazten da, eta praktikaren helburuak eta jarduerak finkatzen dira.

Datu horiek beteta daudenean, Enpresarekiko Harremanetarako Idazkaritzak prestakuntza proiektua egingo du, ondoren tutoreak sinatu eta, hala, enpresari bidali eta begiraleak sinatzeko.

Praktikak itsasontzian egiten badira, prestakuntza proiektuaren ordez Ikaslearen Prestakuntza Liburua egin ahal izango da.