AGROEKOLOGIA-Jardunaldia

Jardunaldia: Agroekologia, jasangarritasuna lantzeko giltza

Kartela
2019ko azaroaren 18an, 10.00etan
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. HEFA II, magisteritza eraikineko areto nagusian (Donostia)

Ikasgeletan jasangarritasunerako hezkuntza lantzeko giltzarri izan daiteke agroekologia. Baratze baten inguruan, hamaika konpetentzia, eduki eta egiteko modu landu ditzakegu.

Baina nola txerta dezakegu baliabide hau ikasgai eta gradu desberdinetan? Honen guztiaren garrantzia aztertu eta adibideak ezagutzeko antolatu dugun jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu.

Programa:

  • 10:00: Jasangarritasunerako Hezkuntza (Isaac Barrio, Campus Bizia Lab).
  • 10:20: Agroekologiaren garrantzia ikasgeletan (Marc Badal, Cristina Eneako Nekazal Kultura Eskoletara ekimena).
  • 10:40: Eskola baratzeak Unibertsitatean, jasangarritasunerako hezkuntza sustatzeko testuingurua eta tresnak (Daniel Zuazagoitia. Red de Universidades Cultivadas sareko kidea eta UPV/EHUko irakasle/ikerlaria, Arabako campusa).
  • 11:30: Bilboko Hezkuntza Fakultateko Baratza (Olga Macías, UPV/EHUko irakasle/ikerlaria, Bizkaiko campusa).
  • 11:45: Donostiako Campuseko Baratze proiektua (Oihana Barrutia, UPV/EHUko irakasle/ikerlaria, Gipuzkoako campusa).
  • 12:00: Atsedena
  • 12:30: Hausnarketa eta etorkizunerako erronkak. Talde lana.

Izen emateak eta zalantzak: oihana.barrutia@ehu.eus