ISM18 abendua

Ilusionista Sozialen Mintegiko topaketa 2018ko abenduan

Irudia

Ilusionista Sozialen Mintegia (ISM) nazioarteko ikerketa-formakzio taldea da, eta Euskal Herriko taldeaz gain, oso aktiboak dira Andaluzia eta Mexikoko gure nodoak.

Zorte ona izan dugu Mexikotik Sinaí Rivera irakasle-ikertzailea gure artean dugulako, bera Universidad Pedagógica Nacional (UPN) unibertsitatean lan egiteaz gain, Universidad Autónoma de Ciudad de Méxicon (UACM) kokatua dagoen EDCO taldean ari delako elkarlanean, eta horrez gain, Indigenen Kontseilu Nazionaleko (CNI) babes-taldeko kidea da. Hezkuntza-esperientzia komunitario baliotsuetan hartzen du parte aktiboki.

Aldi berean, Andaluziako nodoko koordinatzaile Javier Encinak eta Euskal Herriko Ainhoa Ezeiza ISMko ikertzaile nagusiak hilabete eman dute Ekuadorren, hainbat elkarlanetan, besteak beste, Universidad de Las Américas (UDLA) unibertsitatearekin elkarlanean aritu dira, unibertsitateak inguruko komunitateekin elkarlotzeko moduak lantzeko, eta uneotan biok Gasteizen ditugu.

Hori guztia dela eta, ISMn erabaki dugu beste topaketa batzuk antolatzea, jakintzak transmititu eta kolektiboki eraikitzen segitzeko:

Autogestioa, autonomia eta elkarren beharra hezkuntzaren eremuan. Mexiko eta Ekuadorreko esperientziak.

2018ko abenduaren 17 eta 18an, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Magisteritza eraikina, Juan Ibañez de Sto. Domingo k/ 1)

EGITARAUA

Abenduak 17, 17:00-20:30 4M gela

Autonomia eta demokratizazioa ikas-irakaste prozesuetan. Autonomía y democratización en los procesos de enseñanza y aprendizaje.

Sinaí Rivera. EDCO-UACM, UPN (Mexiko)

Abenduak 18, 12:00-14:30 2M gela

Unibertsitatea eta komunitatea elkarlotzen. Ekuadorreko esperientziak. Vinculación universidad-comunidad. Experiencias de Ecuador
Ainhoa Ezeiza. Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, Javier Encina - Universidad Libre para la Construcción Colectiva UNILCO-espacio nómada

 

Sarrera librea da, ez da beharrezkoa bi saioetara etortzea ezta izenematea ere.

Zalantzarik izanez gero, hona idatz dezakezu: ainhoa.ezeiza@ehu.eus