Discovery Katalogoa

UPV/EHUko bibliotekaren katalogoan oinarrizko bilaketa

UPV/EHUko bibliotekaren katalogoa

UPV/EHUren katalogoa OCLCren WorldCat Discovery katalogoan dago oinarrituta. WorldCat biblioteken kooperatiba bat da, eta munduko online biblioteka katalogo handiena dauka. Guztira, hiru mila milioi baliabide elektroniko, digital eta fisiko baino gehiago biltzen ditu.

Bilaketa bakar bat eginda, bibliotekako baliabide guztiak eskuratzeko aukera ematen du:  liburuak, e-liburuak, aldizkariak edizio inprimatuan eta elektronikoan, artikuluak, bilduma digitalak, hainbat datu basetako eta ADDI gordailuko edukiak, eta abar.

Edozein tokitatik eta edozein gailu erabilita HASI SAIOA botoian klik eginez gero, zuzenean eskuratu ahalko dituzu testu osoak.

UPV/EHUren datuen sarean bazaude, identifikaziorik gabe eskuratu ahalko duzu testu osoa.

Identifikatuta bazaude, beste funtzionaltasun batzuk izango dituzu; esaterako, zure maileguak ikusteko, erreserbak kontrolatzeko eta dokumentu zerrendak sortzeko eta kudeatzeko. 

Pantailaren ezkerraldean, hainbat tresna dituzu, bilaketa biblioteken, formatuen, argitalpen urtearen, hizkuntzaren edota gaiaren arabera mugatzeko (aurkitzen ez baduzu, zabaldu «Erakutsi gehiago» aukera).

Begiratu Katalogoaren oinarrizko bilaketeei buruzko Biblio Klipa

Saioa hastea/Pasahitza eskatzea edo aldatzea

Sartu NAN zenbakia eta pasahitza edo egin klik Establecer/Restablecer contraseña botoian.

Egin klik UPV/EHUk eman dizun posta elektroniloan jaso duzun estekan eta idatzi aukeratu duzun pasahitza.

Begira gure BiblioKlipa

Irudia

Oinarrizko Bilaketa

Idatzi gako-hitzak bilaketa barran, edota bilatu liburuaren nahiz aldizkariaren izenburuaren arabera, egilearen arabera...

Sakatu «Enter» edo egin klik bilaketa botoian.

Emango dituen emaitzak UPV/EHUren funtsetakoak dira, baina ez baduzu nahi bilaketa gure bibliotekara mugatu, hemen alda ditzakezu aukerak "Nire bibliotekan > Mundu osoko bibliotekak" iragazkia erabiliz.

Irudia

Bilaketaren emaitza

Emaitza gehiegi lortzen badituzu, bilaketa zehaztu dezakezu, iragazkien zerrendako aukerak egokituta (ezkerreko zutabean).

Bilaketa mugatzeko, hautatu, adibidez: "Formatua > Liburua", "Argitalpen data > Azken 10 urteak". Erabilitako iragazkiak goiko zerrendan bistaratuko dira, eta hortik ezabatu edo gorde ahal izango ditugu hurrengo bilaketarako.

Iragazki horiek aplikatu ondoren, emaitza kopurua txikiagoa izango da.

Irudia

Oinarrizko bilaketa mugatzea

Oinarrizko bilaketa mugatu dezakezu, baita ere. Horretarako, gako hitzez gain, eragileak erabili behar dituzu bilaketa kutxan:

Komatxoak (“ ”), esaldi edo esamolde zehatza bilatzeko.

Hitz baten aldaerak egiteko elementuak:

  • Izartxoak (*) aurreko karakterez hasten diren hitzak bilatzen ditu (adibidez, «child*» bilaketarekin, child, children eta abar barne hartzen dituzten dokumentuak bilatzen dira…).
  • Traolak (#) karaktere bakar bat ordezten du (adibidez, «wom#n» bilatuz gero, woman nahiz women hartuko ditu kontuan).
  • Galdera ikurrak (?) 0-1 karaktere ordezten ditu (adibidez, «colo?r» bilaketarekin, colour nahiz color emango du).

 

Liburu bat aurkitzea, edizio inprimatuan

Aleen kokapena eta erabilgarritasuna ikusteko, izenburuan klik egin behar duzu. Erregistroko informazio osoa duen leiho bat irekiko da, eta eskuinaldean "sarbide aukerak" izeneko koadro bat. Hemen ikusiko dituzu lehen aleko datuak eta eskuragarri dauden kopien kopuru osoa. Aleen zerrenda osoan adierazten da mailegatzeko prest dagoen, aretoan kontsultatzeko bakarrik dagoen edo maileguan dagoen; kasu horretan, itzulketa-data agertuko da.

Mailegatuta edo beste biblioteka batean badago, erreserba egin dezakezu.

Kontuan izan: biblioteken arteko mailegurako, mailegu luzeko kategoriako dokumentuak bakarrik erreserbatu daitezke.

Irudia

Liburu elektroniko bat aurkitzea eta eskuratzea

Egin bilaketa nahi duzun hitzekin, eta eskuratu testu osoa estekaren bidez. Formatu elektronikoko dokumentuak besterik ez badituzu nahi, talde horren arabera iragaz dezakezu.

Irudia

Aldizkari bat aurkitzea, edizio inprimatuan

Aldizkariaren izenburua bilatu behar duzu; eta, horrez gain, formatuaren arabera iragaz dezakezu, ezkerraldean agertzen den iragazkien zerrendako «Aldizkaria» laukia markatuta.

Egin klik izenburuaren gainean eta leiho bat irekiko da, datu gehiagorekin.

Joan «Erabilgarritasuna» atalera (erregistro osoaren behealdean) ikusteko zer bibliotekatan dagoen eta izenburu horren zer zenbaki, liburuki edo argitalpen urte dauden.

Aldizkako argitalpenak ezin dira mailegatu, baina aukera duzu interesatzen zaizun artikulua fotokopiatzeko edo eskaneatzeko.

Irudia

Aldizkari elektroniko bat aurkitzea eta zuzenean eskuratzea

Idatzi izenburua bilaketa kutxan eta mugatu iragazkiak erabiliz: Formatua > Aldizkaria > aldizkari elektronikoa.

Egin klik testu elektronikoa ikusteko botoi urdinean (Aldizkarirako sarbidea), eta edukira eramango zaitu zuzenean. Behar duzun artikulua aurkitzeko, bilatu urtea, liburukia, zenbakia, etab.

Irudia

LDAP bitarteko sarrera duen aldizkari elektroniko bat eskuratzea

Batzuetan ezin da eskuratu testua zuzenean; kasu horretan, edukia ikusteko, LDAP kontuarekin identifikatzeko eskatuko dizu.

Irudia