Información - RRE: Prácticas Curriculares - Másteres Universitarios - Información para las Empresas

Enpreseentzako Informazioa

2022/2023 ikasturtea

Masterreko arduradunak

​​​​​​Harremanetan jarri masterreko irakasle arduradunarekin.

Prozedura

Behin ikaslea hautatu eta gero, honako dokumentazio hau eman beharko da enpresarekiko harremanetarako idazkaritzan.

Behin hautagaiak aukeratu ondoren, dokumentu hauek bete beharko dituzte, hitzarmena izapidetzeko:

  1. Enpresaren datuak (pdf, 92 Kb). Beharrezkoak entitate lankidearekin lankidetza hitzarmena tramitatzeko.
  2. Praktikari buruzko datuak (pdf, 145 Kb). Dokumentu honetan, egin beharreko kanpoko praktika akademikoa zehazten da, eta praktikaren helburuak eta jarduerak finkatzen dira. Horrez gain, praktikaren iraupen orduak ere finkatzen dira: praktika lurrean egiten bada, 600 ordutik gorakoak izan behar dute praktikek, eta itsasoan egiten badira, hiru hilabetetik gorakoak.

Datu horiek beteta daudenean, Enpresarekiko Harremanetarako Idazkaritzak prestakuntza proiektua egingo du, ondoren tutoreak sinatu eta, hala, enpresari bidali eta begiraleak sinatzeko.