Foro Educaciones a debate

"Hezkuntzak ezbaian" foroa

Hezkuntzen inguruko debate-foroa

Gure ikerketa-formakzio taldean "Hezkuntzak ezbaian" foroan hartzen dugu parte. Foro hau Sevillan eratu zen 2015ean, hainbat jende biltzen eta elkartzen hasi zenean zein hezkuntza nahi dugun eztabaidatzeko.

Ahalik eta deialdi gehienetan parte hartzen saiatzen gara, aldiro dagokion gaia jorratzeko (kalitatea, hezkuntza eta feminismoak, eskola alternatiboak, hezkuntza herrikoia...). Horrez gain, debate horiek Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatera ekartzen ditugu, irakasle eta ikasleekin batera eztabaidatzeko.

Foro honetan, lan-ibilbide luzea duten irakasle-ikertzaileek hartzen dute parte: Sevillako Unibertsitatekoek, Kadizeko Unibertsitatekoek, Euskal Herriko Unibertsitatekoek, lanean ari diren irakasleek eta erretiroa hartutakoek, kezka horiek dituzten gurasoek, eremu alternatibo eta komunitarioetan lanean ari diren pertsonek... Patxadaz eztabaidatzeko elkargune bat da, gaiak sakontzeko eta bertatik sortzen doazen zirriborroak lantzeko.

Sevillako lan-taldeak "Masa madre" du izena eta Sevilla hiriburuan eta probintzian hainbat deialdi egiten ditu, hilabetero edo bi hilabetero.

Interesik izanez gero, jarri gurekin harremanetan eposta honetan: ism.upvehu@gmail.com eta informazio gehiago bidaliko dizugu.

Radiopolis irratiaren saio honetan, foro honetako lau kidek hartzen dugu parte eztabaidan: Juan Pérez Ríos, Antonio Vidal, Javier Encina eta Ainhoa Ezeiza.

http://rafaelmbaslascuatroestaciones.blogspot.com/2017/01/n-271-dialogo-por-la-educacioncon-juan.html

Irratsaio honetan, foro hau eta "Masa madre" taldea zertan dautzan azaltzen da:

http://rafaelmbaslascuatroestaciones.blogspot.com/2017/09/n-288-foro-por-las-educaciones.html