CBL-2019-2020-Feria-agroecologica-Araba

Azoka agroekologikoa Arabako Campusean

Arabako azoka agroekologikoa (3, 8, 11 eta 12 garapen iraunkorrerako helburuak)

Proiektu honen bidez, alde batetik, unibertsitate komunitatea elikagaien kontsumo ohitura jasangarrietan trebatu nahi da, iraunkortasuna ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen esparrutik ulertuta, eta, beste alde batetik, unibertsitate komunitateari elikagai mota horiek eskuratzeko erraztasunak eman nahi zaizkio, unibertsitateak jokabide horiek praktikan jartzen lagunduko duen eragile aktiboa izan behar duela iritzita.

Bi helburuei erantzuteko ekintza nagusia Arabako Campusean azoka agroekologikoak antolatzean datza.  Azoka horietan tokiko hainbat elkartek hartzen dute parte, hala nola, Bionekazaritza, Zentzuz Kontsumitu, Eneek, edo Slow Food Araba eta unibertsitatea bera eta LASEHU. Horrela, azokak topagune izango dira eta bertaratzen direnek zalantzak argitzeko eta parte hartzen duten elkarteek beren ikerkuntza beharrak azaltzeko aukera izango dute.  Azken batean, unibertsitate komunitateari prestakuntza ematea da helburua, eta, aldi berean, elikagai jasangarriak eskuratzeko aukera ematea.

  • Koordinatzailea: Jose Ramón Mauleón Gómez; Jorge Tejedor; Loreto Sáenz de Ugarte
  • Harremanetarako helbidea: j.mauleon@ehu.eus; jorge.tejedor@ehu.eusloreto.saenzdeugarte@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak:
    • Farmazia Fakultatea
    • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
    • Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
  • CBL Programako edizioa: III (2019/20), IV (2020/21), V (2021/22, VI (2022/23), VII (2023/24)

Ekoizpen zientifikoa