Unidad de bibliometría

Bibliometria Unitatea – Produkzio Zientifikoaren Behatokia

Aurkezpena: nor gara, zer egiten dugu

Unibertsitateko Bibliotekaren Bibliometria Unitateak, Produkzio Zientifikoaren Behatokiak (OPC/PZB) nazioarte mailan ikusgaitasuna duen gure erakundearen ekoizpen zientifikoa biltzen du, eta adierazle bibliometrikoak erabiltzen ditu azterketa egiteko. Horrez gain, ikertzaileei eta Unibertsitateko ikerketaren kudeaketarako zerbitzuei laguntza ematen die, emaitzen azterketa prozesuan. Erakundearen ikerketaren agerikotasuna eta eragina hobetzeko beharrezkoak dira prozesu horiek.

Helburu orokorrak:

  • UPV/EHUren ekoizpen zientifikoa biltzea eta aztertzea.
  • Ekoizpen zientifikoa indexatzen duten iturriak kontrolatzea, gure ikertzaileen argitalpenak modu egokian jasotzen dituztela egiaztatzeko.
  • Adierazle bibliometrikoak eratzeko beharrezko informazioa duten iturriak kontrolatzea.
  • Unibertsitatearen kudeaketarako unitateei laguntza ematea, bereziki gure ikertzaile, sail, zentru edo ikerketa-taldeek garatzen duten jarduera zientifikoari buruzko informazioa behar dutenean.
  • Nazioarteko rankingetan kokapena hobetzeko Unibertsitateko lan-taldean parte hartzea, bertan adierazle, metodologia eta emaitzen gaineko informazioa eskainiz.
Irudia

Txosten eta boletina bibliometrikoak

Bibliografia Unitateak egiten dituen UPV/EHUko ikertzaileen ekoizpen zientifikoari buruzko txosten eta boletinak.

Irudia

Berriak

Deialdi, ranking, eta ekoizpen zientifikoari buruzko albisteak.

Irudia