Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Jorge Herrerok, P. Andrés de Urdaneta Ikastetxekoa (Loiu), Biologiako Olinpiada irabazi du

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/19

Asier Latorre eta Pablo Martín izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak fase autonomikoan

Jorge Herrero Alvarez-ek, Loiuko P. Andrés de Urdaneta ikastetxeko ikasleak, lehenengo saria erdietsi du urtarrilaren 24an eta Otsailaren 7an UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean burutu den fase autonomikoan. Probetan Euskal Autonomia Erkidegoko 7 ikastetxetako 46 ikaslek hartu dute parte. Olinpiadan Batxilergoko bigarren mailan matrikulatutako ikasleak aurkeztu daitezke.

Beste irabazleak

Fase autonomikoko edizio honetan, Asier Latorre Sierrak eta Pablo Martín Garcíak, biak Gasteizko San Viator ikastetxekoak bigarren sailkatu da eta hirugarren postua eskuratu dute hurrenez hurren.

Fase autonomikoko hiru irabazleak fase nazionalera joango dira. Azken fase hori Bilbon izango da 2020ko martxoaren 26 eta 29 bitartean, eta fase horretan lehenengo lau postuak lortzen dituzten ikasleek talde olinpikoa osatu eta Nazioarteko Olinpiada Biologikoaren XXXI edizioan hartuko dute parte, Nagasaki-n (Japonia), 2020ko uztailaren 3-11 bitartean. Horrez gain, hurrengo lau sailkatuak Iberoamerikako Biologia Olinpiadaren XIV. edizioan parte hartuko dute. Azken hau 2020ko irailaren 6-12 bitartean izango da Costa Rican.