Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Zientzia eta Teknologia Fakultateko IV. Ikerkuntza Jardunaldiak

Lehenengo argitaratze data: 2014/02/11

Pablo Sanjurjok, Pediatrian katedraduna eta Gurutzeta Hospitaleko Metabolopatia unitateko zuzendariak, otsasilak 12 asteazkenean estreinatuko ditu jardunaldiak mintzaldi batekin: "Gaixotasun metaboliko arraroak: zientzia guztien erronka".

Otsailaren 12 eta 13 egunen artean aurrera eramango dira Zientzia eta Teknologia Fakultateko IV. Ikerkuntza Jardunaldiak. Egun horietan, ikasle ikertzaileek ahozko komunikazioak eman eta ikerketa-taldeek haien lanak posterren bidez aurkeztuko dituzte, non Fakultateko ikerlarien  emaitza nabarmenenak eta baita haien etorkizuneko proiektuak ere azalduko diren. Era berean, azken urteetako ikasleentzat saio bat eskainiko da Fakultateko Doktoretza eta Masterren programen eskaintzaren berri emateko.

Jardunaldien inaugurazioa, otsailaren 12an asteazkena, goizeko 10etan Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan egingo da. Bertan izango dira, Miren Begoñe Urrutia, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikoen Zuzendaria, Fernando Plazaola Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerkuntza Errektoreordea eta Esther Domínguez Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanoa. Inaugurazioa eta gero, Pedro Sanjurjok, pediatrian katedraduna eta Gurutzeta Hospitaleko Metabolopatia unitateko zuzendariak, hitzaldia emango du: ‘ Gaixotasun metaboliko arraroak: zientzia guztien erronka'.

Asteazkenean, Otsailak 12an, 12etatik aurrera ahozko komunikazioen aurkezpena egingo da saio berean arlo ezberdinen inguruan: Biozientziak, Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa , Matematika, Geologia, Kimika eta Ingeniaritza kimikoa. 

Otsailak 13 ostegunean, Fakultateko Paraninfoan Master eta Doktoretza eskolako Patricia Chotroren partaidetzarekin, Masterren eta Doktoretzaren inguruan dauden programen eskaintzak aurkeztuko zaizkie ikasleei.

Jardunaldiak garatzen diren egunetan, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Grande Salle izeneko gelan posterren bidez aurkeztuko dira Fakultateko ikerlariak gaur egun lanean ari diren ikerkuntza-lerroak. Ikasleek erakusketa honi egingo dioten bisitaren bitartez lortuko da Jardunaldien helburu nagusi den ikertzaileen bokazio berriak piztea.