Eduki publikatzailea

Doktorego Eguna 2021

Saridunak

Joan den ekainaren 29an, 11:00etan, Bilboko Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorioan, Doktorego Eguna ospatu zen; UPV/EHUko Doktorego Eskolak (DOKe) antolatutako ekitaldia, eta streaming bidez ere transmititu zena.

Miren Artetxe Sarasola ekitaldira gonbidatutako bertsolariak, Soziolinguistika doktoreak, parte hartu zuen saioan, eta bertan egin zen "Zabaldu atea gure doktoregoari" lehiaketako finala. Lehiaketa horretan, DOKe-ko doktoregaiek, taldeka antolatuta, bideo bat aurkeztu zuten, UPV/EHUn doktorego prestakuntza sustatzeko. Taldekideak 9 herrialdetakoak ziren eta ekitaldian zehar zuzeneko konexioak egin ziren Txiletik eta Kolonbiatik parte hartu zuten bi talderekin, hurrenez hurren. 1.200 pertsonak baino gehiagok esku hartu zuten online egindako bozketetan.

Hona finalera iritsitako taldeak:

  • 2Industry
  • Alianza Vasco-Colombo-Brasileña
  • Atlantikoa
  • DOKe in Mind
  • DOKe News
  • eTKDOM
  • IKEA
  • Piztu
  • ZHEMCHUG
  • Team Colombia
  • Wallmapu

5 sari eman ziren guztira:

Bideo irabazlea: ZHEMCHUG

Taldeko kideak

  • Suna Şeyma Uçar
  • Olia Toporkov

Lehen akzesita: IKEA

Taldeko kideak

  • Asier Arizala Goñi
  • Asier Brull Mesanza
  • Alejandro López García
  • Patrick Vermander García

Bigarren akzesita: Atlantikoa

Taldeko kideak

  • Mikel Gómez Gastiasoro
  • Alfonsina Leranoz

Diziplinaz haraindiko ikuspegiaren sari berezia: DOKe in Mind

Taldeko kideak

  • Harbil Bediaga Bañeres
  • Beatriz Isabel Donayre Guerrero

Nazioarteko izaeraren sari berezia: DOKe News

Taldeko kideak

  • Joscha Kruse
  • Sara Luisa Marina Barbier 
  • Stefan Merkens