Eduki publikatzailea

12. Programan onartzearekin batera, batzorde akademikoak tutorea esleitu dit. Zein da haren eginkizuna?

Batzorde akademikoak mezu bat bidaliko dizu programan onartuta zaudela jakinarazteko, eta bertan esango dizu, halaber, nor izango den zure tutorea. 

Tutorearen lana da ziurtatzea zure prestakuntza eta ikerketa jarduna bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin. Gainera, tutoreak (zuzendariarekin batera) prestakuntza jarduerak eta ikerketa plana gainbegiratu behar ditu. Turorea doktorego programakoa eta UPV/EHUkoa izan behar da.

Batzuetan tutorea eta zuzendaria pertsona bera izaten dira, baina ez du zertan horrela izan