Eduki publikatzailea

25. Baja eskatu nahi dut doktorego programan. Zein da prozedura?

Baja eskatzeko idatzi bat zuzendu behar diozu doktorego programako batzorde akademikoari. Horretarako, web orrian aurkituko duzun inprimakia bete beharko duzu eta posta elektronikoz bidali programako idazkariari edota arduradunari.

Batzorde akademikoak behin onespena emanda (ematen badu), horren berri emango dio programako idazkariari, GAURen datua egunera dezan.