Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Euskal Ikasketak ikuspegi transdiziplinar batetik: Elkarrizketa eta hausnarketa (Nazioarteko Workshop-a)

REVA (Red de Estudios Vascos en Argentina – Basque Studies Network-Argentina<br/> DEIALDIA

Nazioarteko Workshop-a Modalitate birtuala
2021eko abendua: abenduak 10

Euskal ikasketak jakintza-diziplina multzo zabala biltzen duen arlotzat hartzen dira. Euskalduntasunarekin lotura duten ikerketaren objektu/subjetu gisatzat ere hartzen da: espazioak, pertsonak, prozesuak, hitzak, kosmobisioak. Horren objektuak hizkuntzalaritza eta etnografia dira, baina baita hainbat diziplina ezberdin ere, hala nola historia, antropologia, literatura, genealogia, erlijioa, zuzenbidea, diaspora eta beste hainbat espezialitate akademiko. Hala ere, arlo hau maizegi agertu zaigu lur basati bezala. Alde batetik, jakintzat jotzen da diziplina akademikoa dela; arlo bat dela argudiatzen da, hain zuzen ere, ikertzaileek ekarpenak egiten dituztelako, ikasleei ikastaroak ematen zaizkielako eta katedrak eta ikerketa-zentroak daudelako. Bestalde, eskuzabaltasunez irekitzen da, eta mugarik gabe errepikatzen dela dirudi, dinamika multidiziplinarra baitu, eta horri eusten baitzaio bere izaera eta estilo topografikoa.

Workshop honetan, ikerketa-praxian bertan sortzen den galdera baten inguruan lan egin nahi dugu. Euskal ikasketek autodefinizio arazoak dituzte? Zergatik? Euskal gaiei buruzko zenbatezin alderdi izan dira ikerketa-objektu: migrazioa eta erbestea, diaspora, balioen eta nortasunaren transmisioa, kulturaren kontserbazioa eta iraunkortasuna. Baina euskal ikasketen arloa bera oso gutxitan izan da, berez, definiziorako objektua, eta ia inoiz ez, per se, hausnarketarako subjektua.

Workshop honen helburua, gaian interesa duten pertsonen topaketa sustatzea da, ikasle zein ikertzaile prestatuak izan. Asmoa, alderdi askotan berritzailea den bidea hartzea da: Euskal ikasketei buruzko elkarrizketa eta hausnarketa partekatua sortzea, ikuspuntu transdiziplinarra hartuz.

Zure ekarpenak bidaltzera gonbidatzen zaituztegu, printzipioz honako galdera hauei erantzunak bilatzeko asmoz: zer partekatzen dute diziplina diferenteko ikertzaileek euskal ikasketetan aritzen direnean?, hurbilketa-metodo komunak bereiz daitezke?, hari komunak daude edo kezka partekatuak besterik ez?, posible al da esparru kontzeptual partekatu bat aurkitzea?, hala bada, euskal ikasketetan zer aukera irekiko lirateke egungo munduan?

Lan-dinamika

Parte-hartzaile bakoitzak 10 eta 15 minutu artean (gehienez) izango ditu: (1) egungo bere ikerketa-proiektua labur-labur azaltzeko; eta (2) goiko gaiei buruz hitz egiteko eta gogoeta egiteko.

Kontaktua:

Aitor Anduaga | a.anduaga@ikerbasque.org
Julieta Gaztañaga | julieta.gaztanaga@conicet.gov.a