Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Aurrez aurreko tesien defentsa

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/29

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma egoera deklaratu zuen COVID-19ak eragindako osasun krisiaren egoera kudeatzeko (martxoaren 14ko BOE). Hezkuntzaren eta prestakuntzaren esparruan, eusteko neurri gisa, aurrez aurreko hezkuntza jarduera eten egin zen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3. artikuluan jasotako ikastetxe eta etapa, ziklo, gradu, ikasturte eta irakaskuntza maila guztietan, baita unibertsitateko irakaskuntzan ere. Halaber, adierazten zen etenaldian zehar hezkuntza jarduerak urrutiko eta "online" modalitateen bidez mantenduko zirela, ahal zen guztietan.

Testuinguru horretan, errektoreak martxoaren 14an eta 30ean emandako erabakiek ezarri zituzten unibertsitateko instalazioetara sartzeko baldintzak aurrez aurreko jarduera akademikoa eteteko aldi horretan.

Doktorego tesien defentsarekin lotuta, hain zuzen, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeak eman zuen erabakia 2020ko apirilaren 29an. Erabaki horren bidez, hainbat neurri hartu ziren doktorego tesien defentsa gordailutzeari dagokionez, COVID-19aren epidemiari aurre egiteko neurriak indarrean dauden aldian, eta indarrik gabe utzi zen 2020ko martxoaren 10eko erabakia.

Horrenbestez, etorkizun hurbilean-edo indarrean dauden euste neurriak malgutzeko ezar litezkeen neurriak alde batera utzita, UPV/EHUn doktorego tesiaren defentsa oro bideokonferentzia edo online bidez egin behar da, oraingoz.

Leioa, 2020ko maiatzaren 29a

 

Araceli Garín Martín
Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea