VISION_GENERAL

Ikuspegi orokorra

EUDIA ikerketa-taldearen helburu nagusia euskararen bariazioa ahal denik eta zehaztasun handienaz aztertzea da.

Jakitun gara helburu hori lortzeko bidea malkarra eta luzea dela. Eta bide guztia ibiltzeko lur-eremu asko iragan eta geltoki askotan pausatu beharko dugula.

Abiapuntuan oinarri-oinarrizko baliabideak eskuratu nahi ditugu: datuak. Euskararen eremu osoan modu homologagarrian bildutako datuak, hain zuzen ere, horrela baino ez baita euskararen bariazio diatopikoa neurgai jarriko. Metodologia bera eta bakarra erabiliz euskararen hizkeretako datuak biltzea.

Datuak datutegi edo corpus baten bilduz joango gara. Biltzen diren datu guztiak corpus berean ezarriko dira. Corpus hau prest utzi ondoren, euskal komunitate zientifikoaren esku utziko da.

Euskaran gaur egun ematen diren bariazio desberdinak ikertuko ditu ikerketa-talde honek: bariazio diatopikoa, bariazio diastratikoa zein bariazio diafasikoa.

Bariazioa ikertzeko tresna automatizatu eta informatizatuez baliatzeko gogoa du ikerketa-talde honek. Nazioartean eskuragarri diren tresna informatikoak darabiltza jada ikerketa-talde honek, eta beharrezkoa izanik tresna berriak sortzeko gogoa du.