PRESENTACION

Aurkezpena

Disziplinarteko ikerketa taldea da, XIV-XVIII. mendeetan zehar Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban izandako aldaketa ekonomiko, sozial, politiko, instituzional eta ideologikoak aztertzeko asmoz urteotan lan egin duena. Talde honek ezagutza alor ezberdinetako espezialistak biltzen ditu, Erdi Aro eta Aro Berriko historian adituak, eta horiekin batera hizkuntzalariak eta filologoak, garai horietako agiri, kronika eta lan literarioen azterketan luzaro aritu direnak. Guztiok dute esperientzia handia ikerketan, aipatu lurraldeetako Erdi Aroko eta Aro Berriko argibide iturrien erabilerari dagokionez, batik bat.