LINEAS_INVESTIGACION

Ikerketa-ildoak

Ikerketaren helburuen laburpena

Grabitazioa, Kosmologia eta Unibertsoko beste egitura batzuk aztertzen dituzten ikertzaileek egungo unibertsoaren propietateak diren bezalakoak zergatik diren jakitea dute xede. Azalpen hori Unibertsoaren historiaren etapa goiztiarretan gertatu ziren prozesuetan oinarritu nahi dute. Einstein-en eremu teorikoak energia-maila askotarako balio arren eta egiaztapen enpiriko ugariri modu egokian erantzun arren, erantzunik ez duten eta jakin-mina eragiten duten galdera ugari daude. Horiei erantzuteko, gure taldeak lantzen dituen bi ikerketa-lerroetan aurrera egin behar da. Izan ere, gure taldeak nazioarteko oihartzuna eta eskarmentu handia ditu. Ikerketa-ildo horietako bat Unibertsoaren modelizazio teoriko edo fenomenologikoa da. Eskala handietan Unibertsoaren zinematika nolakoa den esaten diguten behaketa-datuetan oinarritzen gara, eta datu horiek geroz eta ugariagoak dira. Eta bestetik, grabitazio-elkarrekintzaren oinarrizko teoriaren ulermena lantzen dugu.

Kosmologia teorikoa eta fenomenologikoa azpi-ildoari dagokionez, gai espezifikoak honako hauek dira:

  • Unibertsoaren eboluzioaren parametrizazioa, nola fenomenologikoki, hala lagrangianoetatik sortutako ereduei jarraiki.
  • Unibertsoaren eboluzio-ereduetan behaketa-testak egitea, supernoba-datuak, hondoko erradiazio kosmikoa eta eskala handiko egitura erabilita.
  • Unibertsoa mendean duten materia eta energia ilunen deskribapen bateratuak edukitzeko esparru teorikoak sortzea.
  • Unibertsoaren eboluziorako hainbat ereduren egonkortasuna aztertzea.

Unibertsoaren egituraren oinarri fisiko-matematikoen ildoari dagokionez, taldeak honako hauek lantzen ditu:

  • Unibertsoaren dinamikak sistema lokaletan duen eraginaren ezagutzan sakontzea.
  • Atzemandako gainazalen propietate geometrikoak eta fisikoak hobeto ulertzen lortzea.
  • Kurbadura-tentsoreen potentzialak egotearen arazoa konpontzea eta horiek bereiztea.
  • Barietate lorentziarretara hedatzea espazio-denbora simetrikoen kontzeptua eta ordena goreneko aldaerak.
  • Tentsore kausaletako aplikazio fisiko eta matematikoetan eta beren aurrekoetan sakontzea.
  • Erlatibitatean, orekan dauden gorputz finitu birakarien fisikaren ezagutzan sakontzea.
  • Kobariantza orokorraren printzipioaren esanahi fisikoan sakontzea.
  • Oinarrizko partikulen espinaren egitura aztertzea.