Presentación

Aurkezpena

Irudia

SUPREN - SUstainable PRocess ENgineering ikerketa taldea, Bilboko Ingeniaritza  Eskolako  Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Sailari lotua dago (UPV/EHU) eta ikerkuntza eta garapeneko zenbait jarduera egiten duen taldea da. Ondoren, ikerketa eta garapeneko lerro eta jarduera nagusiak aurkezten dira:

  •  Erregaien, hiri-hondakinen eta hondakin industrialen ezaugarritze fisiko-kimikoa, beraien balorizaziorako.
  • Prozesu termokimiko eta balorizazioen garapena hondakinen birziklapenerako, pirolisi edota gasifikazio-prozesuen bitartez.
  • Prozesu hidrometalurgikoen garapena hondakin industrialen birziklapena eta aprobetxamendurako.
  • Katalizatzaile heterogeneoen prestakuntza, ezaugarritzea eta saiakuntza erreformatze, oxidazio, deshidratazio, hidrogenolisi eta hidrotratamendu-prozesuetarako, bai baliabide berriztaezinetatik abiatuta (petrolio-frakzioak eta gas naturala) baita baliabide berriztagarrietatik abiatuta ere (biomasa).
  • Erreakzio katalitikoen ingeniaritzako kontzeptu aurreratuen aplikazioa, mikroerreakzio-sistemen garapenerako edota bereizketa hautakor integratua duten erreakzio-sistemen garapenerako (destilazio erreaktiboa, mintz-moduluak). Sistema hauek hidrogenoaren ekoizpenan eta biofindegi-prozesuetan (bioerregaiak eta balio erantsi altuko bitarteko produktuak) aplikatzen da nagusiki.

Aipatutako jardueretan garatutako eskarmentuak ikerketa proiektuak garatzea baimentzen ditu hurrengo lerroetan:

  1. Erreakzio-sistema aurreratuen diseinua
  2. Biofindegietan integratutako prozesuak
  3. Hidrogenoaren teknologiak
  4. Hondakinen birziklapena eta balorizazioa
  5. Prozesu hidrometalurgikoen garapena

Ikerketa taldeak ere eskarmentua dauka prozesu-ingeniaritzaren simulazioa eta modelizazioan. Horretarako simulatzaile komertzialak eta simulazio-tresna espezifikoak erabiltzen dira. Esparru honetan ondorengo jarduerak jorratzen dira: datu esperimentalen tratamendua, prozesuen mailakatzea, ereduen sintonizazioa eta prozesu errealen diseinua eta optimizazioa.
 

Albisteak

Iker Agirrezabalek Marie Curie beka lortu du

Lehenengo argitaratze data: 2015/02/06

Iker Agirrezabal Telleria ikertzaileak Europar Batasunak ematen dituen Marie Skłodowska-Curie Global Fellowship beka garrantzitsuetako bat lortu du "Coupling dimerisation and metathesis reactions to produce propene from ethanol using heterogeneous catalysts and microreactor systems " proiektuarekin. Ikerketaren lana lehenengo bi urteetan University of California Berkeleyko Injenieritza Kimiko eta Biomolekular Departamentuan, Enrique Iglesiaren LSAC laborategian burutuko du, eta hirugarren urtea SUPREN ikerketa taldean, Pedro Luis Arias Erguetaren gidaritzapean.