Presentación

Aurkezpena

Irudia

SUPREN - SUstainable PRocess ENgineering ikerketa taldea, Bilboko Ingeniaritza  Eskolako  Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Sailari lotua dago (UPV/EHU) eta ikerkuntza eta garapeneko zenbait jarduera egiten duen taldea da. Ondoren, ikerketa eta garapeneko lerro eta jarduera nagusiak aurkezten dira:

  •  Erregaien, hiri-hondakinen eta hondakin industrialen ezaugarritze fisiko-kimikoa, beraien balorizaziorako.
  • Prozesu termokimiko eta balorizazioen garapena hondakinen birziklapenerako, pirolisi edota gasifikazio-prozesuen bitartez.
  • Prozesu hidrometalurgikoen garapena hondakin industrialen birziklapena eta aprobetxamendurako.
  • Katalizatzaile heterogeneoen prestakuntza, ezaugarritzea eta saiakuntza erreformatze, oxidazio, deshidratazio, hidrogenolisi eta hidrotratamendu-prozesuetarako, bai baliabide berriztaezinetatik abiatuta (petrolio-frakzioak eta gas naturala) baita baliabide berriztagarrietatik abiatuta ere (biomasa).
  • Erreakzio katalitikoen ingeniaritzako kontzeptu aurreratuen aplikazioa, mikroerreakzio-sistemen garapenerako edota bereizketa hautakor integratua duten erreakzio-sistemen garapenerako (destilazio erreaktiboa, mintz-moduluak). Sistema hauek hidrogenoaren ekoizpenan eta biofindegi-prozesuetan (bioerregaiak eta balio erantsi altuko bitarteko produktuak) aplikatzen da nagusiki.

Aipatutako jardueretan garatutako eskarmentuak ikerketa proiektuak garatzea baimentzen ditu hurrengo lerroetan:

  1. Erreakzio-sistema aurreratuen diseinua
  2. Biofindegietan integratutako prozesuak
  3. Hidrogenoaren teknologiak
  4. Hondakinen birziklapena eta balorizazioa
  5. Prozesu hidrometalurgikoen garapena

Ikerketa taldeak ere eskarmentua dauka prozesu-ingeniaritzaren simulazioa eta modelizazioan. Horretarako simulatzaile komertzialak eta simulazio-tresna espezifikoak erabiltzen dira. Esparru honetan ondorengo jarduerak jorratzen dira: datu esperimentalen tratamendua, prozesuen mailakatzea, ereduen sintonizazioa eta prozesu errealen diseinua eta optimizazioa.
 

Albisteak

Poster aurkezpen onenari saria

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/15

Irudia

Nelida Rodriguez eta Jon Solar-ek, masterreko ikaslea eta SuPrEn taldeko doktoretzako ikertzaileek, poster erakusketa onenaren saria eskuratu dute  "1st International Conference on Bioresource Technology for Bioenergy, Bioproducts & Environmental Sustainability" konferentzian (BIORESTEC, Sitges, 2016ko Urrian) "Biomasa pirolisiaren lurrunen hobekuntza katalitikoa" izeneko lanarengatik.