SAREPRINT-Cancelacion-y-devolucion-2021-2022

Zenbatekoak itzultzeko eta kontuak deuseztatzeko deialdia, 2022/2023 ikasturtea

Prozedura bat ezarri da 2023-12-31n gure unibertsitatean ikasketak amaitu dituzten eta, beraz, UPV/EHUrekin loturarik ez duten ikasleen kontuak deuseztatzeko eta zenbatekoak itzultzeko.

Bi eurotik gorako saldoa duten kontuek eskubidea izango dute saldoa itzultzea eskatzeko; horretarako, deialdi bat ireki da 2024ko otsailaren 12tik martxoaren 8ra bitartean.

Bi eurotik beherako saldoa dutenek 2024ko otsailaren 29ra arte gasta dezakete.

Baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiei jakinaraziko zaie, posta elektronikoz, unibertsiteko posta kontuan, eta egoeraren eta itzulketa eskatzeko jarraibideen berri emango zaie.

2024ko martxoaren 11n ezabatu egingo ditugu UPV/EHUrekin 2023-12-31n loturarik ez duten pertsonen SarePrint kontu guztiak.

Zalantzarik izanez gero, gurekin jar zaitezkete harremanetan e-maila honen bidez: sareprint.info@ehu.eus

Informazioa bidaltzeko azken eguna: 2024ko otsailaren 12tik martxoaren 8ra bitartean.
Pdf dokumentu bakar batean, NANa bi aldeetatik eta banku-kontuaren titulartasun-ziurtagiria erantsi beharko dira.

Formularioa