BIBLIOTECA-CENTRAL

Biblioteka Nagusia

Edificio de la Biblioteca

Biblioteka Nagusiak zazpi solairu ditu (beheko solairua eta beste sei), bakoitza 4.000m2-koa; eraikinak erdian atrio zabala dauka. Leioa-Erandio eremuaren erdialdean dago eta gune oso garrantzitsua da campuseko bizitzarako.

Eraikinaren erdia baino gehiago Leioako Campuseko bibliotekarena da.

2012. urtean obrak egin ziren beheko eta lehenengo solairuan: lehen, sarbideak, aparkalekua eta administrazio emakidak egoten ziren hor, eta obrak egin ondoren, 8.700 m2 irabazi zituen eraikinak.

Gune berrian zerbitzu hauek jarri ziren: langileentzako eta ikasleentzako erabilera orokorreko guneak, kopiagintza, janlekuak (200 lagunetik goragoko lekua), erabilera libreko informatika gelak, ikasteko 4 gela, Ikasletxea….

Eraikinean zerbitzu orokor batzuk ere badaude: Nazioarteko Harremanen Zerbitzua, Argitalpen Zerbitzua, Osasun Zerbitzua eta zenbait katedra eta ikertalde, eta el Medikuntza Historiaren Euskal Museoa.

1. solairuan Doktorego Eskola dago eta 6. solairuan Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetza.

Atezaintzarekin harremanetan jartzeko:

 

Campuseko liburutegia

Leioako campuseko liburutegia ikaskuntzarako eta ikerketarako baliabideen zentroa da. 19.151 m2-ko azalera du liburutegiaren eraikinaren barruan; bertan, ikasteko gela bat dago, karrera bakoitzerako oinarrizko bibliografiarekin, hiru ikerketa gela, hainbat gairi buruzko bibliografia espezializatuarekin, eta hemeroteka bat, tokiko, estatuko eta nazioarteko prentsarekin. Jendearentzako zerbitzuetarako sarrera 2. solairuan dagoen patioan dago. Bakarka irakurtzeko 981 postu eta talde lanerako 17 gela (8 Hemerotekan eta 9 ikasteko geletan). Liburutegi honek 7.000 aldizkari titulu inguru eta paperezko 300.000 liburu inguru ditu; formatu digitalean, berriz, 25.000 aldizkari baino gehiago ditugu eta ia 400.000 liburu. Gainera, UPV/EHUko gainerako liburutegietan dauden milioi bat liburu baino gehiago ditugu geure eskura.