Breadcrumb

master-claves Erasmus Mundus en Tecnologías del Lenguaje y la Comunicación (LCT)

Masterraren gakoak

Hizkuntzaren eta Komunikazioren Teknologiak Erasmus Mundus Masterra (LTC) diseinatuta dago industriak eta ikerketak hazkunde azkarreko arlo batean dituzten beharrak asetzeko. Ikerketa eta berrikuntzan aitzindari izango diren hurrengo belaunaldientzako hezkuntza- eta trebakuntza-aukerak eskaintzen ditu. Hizkuntza- eta komunikazio-teknologien metodoekin lotutako diziplinen ezagutza eta ulermen sakona ematen die ikasleei, eta metodo zientifikoen arabera lan egiteko gaitasuna indartzen du.

Master honen helburu nagusia da hizkuntza aztertzea eta hizkuntza ordenagailu bidez prozesatzeko dauden teknikak eta aplikazioak ezagutzea, bai hizkuntza-teknologien alorreko ikerketarako bai arlo profesionalerako. Gainera, ikasleek ikuspegi praktikoko ezagutzak lortzen dituzte, enbor-moduluak, espezializatuak eta aukera askekoak konbinatuz, eta, hala, espezializazio-bide hauetako bati jarraituko diote gutxienez: hizkuntza-baliabide digitalak (DLR, Digital Language Resources), hizkuntza naturalaren algoritmoak eta aplikazioak (NLA, Natural Language Algorithms and Applications) eta hizkuntza-datuen zientzia (LDS, Language Data Science).

Titulazio bikoitza eta ikasleen mugikortasuna:  LCT programaren arabera, urtebete egin behar da partzuergoko Europako bi unibertsitatetan. Masterraren baldintza guztiak bete ondoren, ikasleek Zientzia/Arteetako bi master-titulu lortuko dituzte, dagokien jaulkipen-herrialdeetan onartuak.

Master honek zuzeneko sarbidea ematen du zenbait doktoretza-programatan sartzeko, hala nola UPV/EHUko Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduan.

* Prezioari buruzko informazio gehiago lortzeko, masterreko idazkaritzan galdetu.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

10

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

120

Iraupena

2 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

(*)

Unibertsitate arteko masterra

Euskal Herriko Unibertsitatea: Informatika Fakultatea

Rijksuniversiteit Groningen-University of Groningen (Herbehereak)

Università degli Studi di Trento (Italia)

Università tà Malta (Malta)

Universität des Saarlandes (Alemania)

Université de Lorraine (Frantzia)

Univerzita Karlova (Txekiar Errepublika)

Estancias en diferentes empresas

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
ARANBERRI MONASTERIO, NORA

WEB

master-4-razones Erasmus Mundus en Tecnologías del Lenguaje y la Comunicación (LCT)

Irudia

4 arrazoi master hau aukeratzeko  

  • % 100eko enplegagarritasuna, lanbide-profil horren eskaera handia dagoelako mundu osoan.
  • Enpresetan eta ikerketa-taldeetan praktikak egitea, masterra egiten den bitartean, ezagutza errealak eskuratzeko.
  • Titulazio bikoitza eta nazioartekoa, trebakuntza bi unibertsitatetan egiten baita.
  • Diziplinarteko prestakuntza, hura erabiltzea ahalbidetzen duten aplikazio praktiko handiko tekniketan.

 

master-salidas Erasmus Mundus en Tecnologías del Lenguaje y la Comunicación (LCT)

Irudia

Irteera profesionalak

  • Lengoaia Naturalaren Prozesamenduaren (LPN) arloetako ikerketa: itzulpen automatikoa, sentimenduen analisia, hizkuntzaren eredu estatistikoak, hizkuntzalaritza konputazionala, testuen meatzaritza.
  • Ingeniaritza linguistikoarekin, hizkuntzaren industriekin eta informazio- eta komunikazio-teknologiekin (IKT) lotutako arloetako espezialistak, hala nola:
    • Ikaskuntza sakoneko teknikak big datatik abiatuta.
    • Baliabide linguistiko elektronikoak garatzea, hala nola hiztegiak, tesauroak, ontologiak, datu-base lexikalak, corpus linguistikoak.
    • Ordenagailuz lagundutako ikaskuntza-sistemak garatzea, ikaskuntza birtualerako eta erabiltzailearen arabera egokitzeko gaitasuna duten elkarrizketa-sistemetarako, hala nola elkarrizketa-bot adimendunetarako.
    • Webeko ezagutza semantikoaren errepresentazioa eta kudeaketa.
    • Itzulpen automatikoan edo hizketaren prozesamenduan aditua.
  • Ikerketa honelako enpresetan: Google, Microsoft, IBM, Elhuyar, Vicomtech, etab.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak