inf_guía_alumnado_nuevo_nee

Desgaitasunak dituzten ikasleen arreta sarbide probetan 2023-2024 ikasturtea

Gida hau BERRITZEGUNEKO Hezkuntza Premia Bereziko Aholkulari eta BIGARREN HEZKUNTZAKO Ikastetxeko Orientatzaileei zuzenduta dago. Bere helburua Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazio-probetan egokitzapenak eskatzeko prozeduraren berri ematea da.

1. UNIBERTSITATE SARRERARAKO DESGAITASUNAK, ETA ORO HAR, HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO ARRETA

1.1. Helburuak

Unibertsitatera sartzeko eta sarrera probetarako orientabidea, argibideak eta aholkuak emateko komunikazio-bideak finkatzea.

Ikasleek Unibertsitatean izango dituzten behar berezien ebaluaketa egitea eta baliabideen gestioak gauzatzea.

1.2. Jarduerak

Irudia
  • Sarrera probetan egokitzapenak egiteko prozedurari buruzko informazioa ematea Berritzeguneei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko Zentroei eta Helduentzako Irakaskuntza Zentroei.
  • Berritzeguneek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko Zentroek eta Helduentzako Irakaskuntza Zentroek eginiko kontsultak erantzutea.
  • Unibertsitate-aurreko desgaitasunak eta, oro har, premia bereziak dituzten ikasleen egokitzapen-eskaerak kudeatzea, unibertsitatera sartzeko  batxilergoaren ebaluazio probetan.
  • Unibertsitatera sartzeko  batxilergoaren ebaluazio probetako epaimahaikideei desgaitasunak eta, oro har, premia bereziak dituzten ikasleen arretarako aholkularitza ematea.
  • Desgaitasunak eta, oro har, premia bereziak dituzten ikasleek egin nahi dituzten tituluei buruzko informazioa, aholkularitza  eta orientazioa ematea.

1.3. Unibertsitatera sartzeko probetarako egokitzapenak

Entzumen urritasuna duten ikasleentzako egokitzapenak:

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago).
  • Eserlekuaren erreserba lehen ilaran.
  • Argibide pertsonalizatuak.
  • Zeinu Hizkuntzako Interpretea.
  • Gorreriari buruzko jarraibideak zuzentzaileentzat.

Ikusmen urritasuna duten ikasleentzako egokitzapenak:

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago).
  • Azterketaren testua arial 16 formatuan eta lerroartean 1,5.
  • DIN-A3ra handitzea.
  • Ordenagailua (posible diren ikasgaietan) eta azkeneko ilaran jesarlekua
    erreserbatzea.
  • Azterketak braillez eta/edo Word fitxategian (IBTk egokituak)
  • Ekipamendu espezifikoa: IBTaren ordenagailua, programa espezifikoak, braille teklatua, lupa, etab.
  • Aparteko gela.

Desgaitasun fisikoa (motore-urritasuna eta gaixotasun organikoak) duten ikasleentzako egokitzapenak

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago).
  • Altzari egokitua.
  • Espazio irisgarriak.
  • Ordenagailua (posible diren ikasgaietan)
  • Transkripzioa
  • Hezkuntza laguntzarako espezialista.
  • Komunera joateko edo gelatik ateratzeko baimena.
  • Krisi-kasuetarako jarraibide espezifikoak.
  • Elikagaiak hartzeko, medikazioa edo neurgailu eta aparatuak edukitzeko baimena.
  • Aparteko gela.

Ikasteko Zailtasun Espezifikoak dituzten ikasleentzako egokitzapenak (Dislexia, disortografia, disgrafia, diskalkulia eta Hizkuntzaren Nahaste Espezifikoa):

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago).
  • Irakasleek azterketa ozen irakurtzea, ikasleak, soilik ikasleak azterketa egitean eskatzen badu bakarrik.
  • Azterketaren amaieran idatzitakoa ulergarria dela egiaztatu, soilik ikasleak azterketa egitean eskatzen badu bakarrik.
  • Azterketaren amaieran ozen irakurtzea ikasleak idatzitakoa berrikusteko, soilik ikasleak azterketa egitean eskatzen badu bakarrik.
  • Ordenagailua (posible diren ikasgaietan) eta azkeneko ilaran jesarlekua
    erreserbatzea.
  • Dislexiari buruzko jarraibideak zuzentzaileentzat.

Arreta Gabezia eta Hiperaktibitate Nahastea (AGN-H) dituzten ikasleentzako egokitzapenak:

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago).
  • Eserlekuaren erreserba distrakzioak ekiditeko.
  • Azterketaren egituraren berri eman eta argibideak modu pertsonalizatuan azpimarratu ikasleari, soilik ikasleak azterketa egitean eskatzen badu.
  • Azterketaren amaieran idatzitakoa ulergarria dela egiaztatu, soilik ikasleak azterketa egitean eskatzen badu.
  • Azterketaren amaieran galdera guztiak erantzun dituela egiaztatu.
  • Aparteko denbora amaitzeko 30 minutu falta direnean abisatzea.
  • Arreta-dei diskretuak, arreta galtzen bada.

Autismoaren Espektroko Nahasmenak (AEN) dituzten ikasleentzako egokitzapenak:

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago).
  • Azterketaren egituraren berri eman eta argibideak modu pertsonalizatuan azpimarratu  ikasleari, soilik ikasleak azterketa egitean eskatzen badu.
  • Ordenagailua (posible diren ikasgaietan) eta azkeneko ilaran jesarlekua
    erreserbatzea.
  • Erreserbatutako eserlekua edo aparteko gela.
  • Komunera joateko edo gelatik ateratzeko baimena.
  • Aparteko denbora amaitzeko 30 minutu falta direnean abisatzea.
  • Azterketa egingo den instalazioa aldez aurretik bisitatu.

Nahaste psikikoak dituzten ikasleentzako egokitzapenak:

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago)
  • Eserlekuaren erreserba
  • Ikasgelatik irteteko baimena antsietate-krisiak edo nahasmenduarekin lotutako beste egoera batzuk izanez gero.
  • Krisi kasuetarako argibideak
  • Aparteko denbora amaitzeko 30 minutu falta direnean abisatzea
  • Aparteko ikasgela, salbuespeneko egoeretan

1.4. Egokitzapenak eskatzeko prozedura

URTARRILA Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeak pertsona bat izendatu behar du egokitzapen eskaera kudeatu eta jarraipena egiteko arduratuko dena.

OTSAILAREN 2a BAINO LEHEN

Ikastetxeak formulario bat beteko du Zerbitzuaren webgunean, arduradunaren datu hauekin: Izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, helbide elektronikoa (konpartitu gabeko kontua), ikastetxearen izena, kodea eta telefonoa.
OTSAILAREN 9 Zerbitzuak ikastetxeko arduradunari sarbiderako kodeak eta egokitzapenen eskaerak egiteko argibideak bidaliko dizkio. Kode hauek espezifikoak dira USEko egokitzapenak bideratzeko.

OTSAILAREN

12tik MARTXOAREN 1era

Egokitzapen eskaerak egiteko epea. Eskaera egiteko ikasleak USEko aurrematrikula egina izan behar du.

Arduradunak eskaerak bideratzeko  hurrengo dokumentazioa pdf edo word formatuan eskaneatuta behar ditu, beti ere ikaslearen egoeraren arabera:

  • Desgaitasun mailaren aitorpen agiria, eta agiririk ezean, mediku txostena edota txosten psikopedagogikoa. Azken honetan hurrengo datuak agertu behar dira; ikaslearen izen eta abizenak, diagnostikoa, profesionalaren datuak eta sinadura (elkargokide-zenbakia barne).
  • Egokitzapen txostena:
    • Berritzeguneko Hezkuntza Premia Berezien zerrendetan dauden ikasleen kasuan: Berritzegune, IBT edo Gorren Koordinazioak egindako egokitzapen txosten bat ikastetxera bidali behar da.
    • Berritzeguneko Hezkuntza Premia Berezien zerrendetan ez dauden ikasleen kasuan: Ikastetxeko egokitzapen txosten bat

Egokitzapen txostena egiteko zerbitzuko web atarian 2024rako eskuragarri dagoen formularioa erabili:  www.ehu.eus/discapacidad

MARTXOAREN 4tik MAIATZAREN 10era

Zerbitzuak eskaerak baloratuko ditu eta GAUR aplikazioaren  bitartez onarpenaren berri emango da. Beharrezkoa den kasuetan soilik zerbitzua ikastetxeko arduradunekin jarriko da harremanetan.
MAIATZAREN 13tik 24ra Ikastetxeko arduradunak emaitzak jakin bezain laster discap@ehu.eus helbidera email bat bidali behar du, ikasleak ikasketak gainditu dituen edo ez adieraziz, egokitzapen eskaera zein deialdian kudeatuko den zehazteko.

 

OHIKO DEIALDIA

MAIATZAREN 29 Sarbide Probarako Zuzendariak probak egingo diren lekuen eta epaimahaien osaeraren  berri emango dio zerbitzuari.

MAIATZAREN  

30 eta 31
Zerbitzuak egokitzapenen berri emango die epaimahaiei.

EKAINAREN

3 eta 4
Zerbitzuak Ikastetxeko arduradunari epaimahaiko jarraibideak  baieztatuko dizkio.

 

EZ OHIKO DEIALDIA

EKAINAREN

12tik 22ra
Ikastetxeko arduradunak emaitzak jakin bezain laster discap@ehu.eus helbidera email bat bidali behar du, ikasleak ikasketak gainditu dituen edo ez adieraziz, egokitzapen eskaera kudeatuko behar den zehazteko.

EKAINAREN

26
Sarbide Probarako Zuzendariak probak egingo diren lekuen eta epaimahaien osaeraren  berri emango dio zerbitzuari.

EKAINAREN

27 eta 28
Zerbitzuak egokitzapenen berri emango die epaimahaiei.

UZTAILAREN

1 eta 2
Zerbitzuak Ikastetxeko arduradunari epaimahaiko jarraibideak  baieztatuko dizkio.

 

HARREMANETARAKO PERTSONAK:

Araba: Natalia Ortiz 945 014343

Bizkaia: Kepa González 946 012258

Gipuzkoa: Mamen López 943 015184 / Ane Amondarain 943 018137

discap@ehu.eus

www.ehu.eus/discapacidad

Irudia

2. DESGAITASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO ZERBITZUA

2.1. Eginkizuna

Irudia

Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten  ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatu, ikasketetarako sarbidea erraztu, unibertsitateko zerbitzuak jaso eta  unibertsitateko bizitzan parte hartzea errazteko eginkizuna du.

2. 2. Araudia

Atal honetan zerbitzuaren lana gidatzen eta zuzentzen duen erreferentzia dokumentalak eta araudia jasotzen dira. Zerbitzuko web atariaren bitartez jaso daitezke guztiak.

UPV/EHUko ESTATUTUAK

17/2011 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak onartzen dituena.

Desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten  ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatzeko beharrezko neurriak jasotzen ditu.

Lehenengo Titulua. UPV/EHUren izaera eta helburuak

4. art -

2.- UPV/EHUk honako hauek sustatuko ditu:

b) Premia bereziak dauzkaten pertsonak unibertsitateko kideen artean izatea.

3.– UPV/EHUk emakumeen eta gizonen ber­dintasuna bermatuko du bere baitan eta beharrezko neurriak hartuko ditu inor diskriminatua izan ez dadin arrazoi hauengatik: jatorria, etnia, sexua, erlijioa, iritzia, hizkuntza edo bestelako egoera pertsonal edo sozialen bat. Beraz, UPV/EHUk aintzat hartuko ditu honako printzipio hauek: aukera berdintasuna, aniztasunaren eta diferentziaren errespetua, genero ikuspegia txertatzea, ekintza positiboa, sexuari lotuta­ko rolak eta estereotipoak baztertzea, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza parekatua.

II. Titulua Unibertsitateko kideak

V. Kapitulua. Premia bereziak dauzkaten pertsonak
67. art –

UPV/EHUk ekintzak bultzatuko ditu premia bereziak dauzkaten unibertsitateko kide­ek eta gainerako kideek aukera berdintasun berberak dauzkatela ziurtatzeko. Beraz, beharrezko baliabideak, informazioa, laguntza eta bitartekoak jarriko ditu premia bereziak dauzkaten pertsonen eskura

68. art –
  1. UPV/EHUk bermatu egingo die aukera berdintasuna ezintasunak dauzkaten ikasle­ei eta unibertsitateko gainerako kideei. Beraz, debeka­tu egingo du edozein diskriminazio mota eta ekintza positiboa bultzatuko du, aipatutako pertsonen parte hartzea erabatekoa eta eraginkorra izan dadin unibertsitatean.
  2. Ezintasunak dauzkaten ikasleak eta unibertsitateko gainerako kideak ezin izango dira izan diskriminatuak beren ezintasunagatik, ez zuzenean ez zeharka, unibertsitatera sartzeko prozesuan, bertan ari direnean, eta titulu akademikoak edo onartuta dauzkaten bestelakoak baliatzean.
  3. Ezintasunak dauzkaten ikasleek horrelakorik behar balute, unibertsitateko ikastegiek eta sailek esanguratsuak ez diren egokitzapen curricularrak egingo lituzkete eta ikasleen beharretara moldatutako tutoretza espezifikoak ezarriko.
  4. UPV/EHUk egokitu egin beharko du bere ingurunea, legeriak xedatutakoari jarraiki, ezintasunak dauzkaten pertsonak oztoporik gabe ibili ahal izan daitezen bertan.
  5. UPV/EHUk kontuan hartuko du ezintasunak dauzkaten pertsonei lana emateko arautegietan xeda­tutakoa, eta aplikatu egingo du langileak hautatu eta kontratatzean.

 

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DAUZKATEN UPV/EHUKO IKASLEEI AUKERA BERDINTASUNA BERMATZEKO ARAUTEGIA

AKORDIOA 2015eko apirilaren 30ean UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko (eta 2023ko uztailaren 20ko UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren Erabakiaren bidez aldatua.)

Arautegi honen helburua da desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleen arretarako ekintzak arautzea, unibertsitateko gainerako kideek dituzten aukera berberak bermatuko dizkieten ikasketetarako sarbidea erraztu, ikasketak egin eta erabateko parte hartzea izateko aukera izatea unibertsitatean egongo diren bitartean. 

Hurrengo informazioa aurki dezakezu:

  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eskubideak eta erantzukizunak.
  • Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuko jarduera prozedurak.
  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera berdintasuna bermatzeko baliabideak.
  • Erreklamazio prozedurak.
  • Datuak babestu.

Dokumentu osorako esteka

2.3. UPV/EHUko III. Inklusio Plana 2019-2022

2019ko apirilaren 11n UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua.

1. ARDATZA: Informazioa gizarte eta hezkuntza inklusioaren ikuspegitik ematen dela bermatzea, unibertsitate aurreko ikasleek unibertsitate ikasketak aukera erreal gisa ikus ditzaten eta beren egoerara egokitutako erabakiak har ditzaten.  

1.1. Unibertsitatera sartzeko bideak, ikasketen eskaintza eta UPV/EHUn inklusioa babesteko neurriak eta baliabideak ezagutzera ematea.

1.2. Erabakiak hartzeko erraztasunak ematea, ikasleak beren aukerez kontzientziatuta.

2. ARDATZA: Aukera berdintasuna bermatzea, unibertsitate ikasketen sarreran.

2.1. Unibertsitatera sartzeko probak egiteko aukera bermatzea ikasle guztiei.

2.2. Unibertsitatera sartzeko administrazio tramiteak erraztea.

2.3. Aniztasuna aintzat hartuko duten harrera prozesuak egitea, ikasleei unibertsitatean kokatzen lagunduko dietenak.

3. ARDATZA: Unibertsitate bizitza inklusioaren ikuspegitik garatzen erraztea.

3.1. Ahultasun egoeran dauden pertsonei unibertsitate ikasketak egiteko erraztasunak ematea.

3.2. Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea unibertsitate bizitzan, eta UPV/EHUko kide izatearen sentimendua indartzea.

3.3. Kultura inklusiboa UPV/EHUko unibertsitateko kideen artean zabaltzea, eta gizartearen sentsibilizazioan laguntzea.

3.4. Ikasleen enplegagarritasunaren alde egitea.

4. ARDATZA: Bizitza aktiborako igarobidea erraztea

4.1 Unibertsitate ikasketak amaitu ondorengo erabakiak hartzeko erraztasunak ematea.

4.2 Hedabideetan presentzia eta sareko lana indartzea, ikasle egresatuen gizarteratzea errazteko.


Dokumentu osorako esteka

2.4. Lan taldea

  • Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordea

    • Ikasleen Zuzendaritza

      • Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua

        • Arabako Arreta Unitatea

          • Orientazio Teknikaria

        • Bizkaiko Arreta Unitatea

          • Orientazio Teknikaria

        • Gipuzkoako Arreta Unitatea

          • Orientazio Teknikaria

          • Desgaitasunetan Teknikari Arduraduna

            • Administrazio Laguntzailea

            • Hezkuntza Laguntzaile Espezialistak

            • Zeinu Hizkuntza Interpreteak

Organigrama pdf formatoan

2.5. Ikasleak zifratan

Taula 1. 2022-2023 ikasturtean premia bereziak dituzten erroldatuta dauden ikasleak

 

  ARABA BIZKAIA GIPUZKOA GUZTIRA
Entzumen desgaitasuna Emakumea 1 12 3 16
Gizona 0 7 1 8
Guztira 1 19 4 24
Ikusmen desgaitasuna Emakumea 4 5 1 10
Gizona 5 10 4 19
Guztira 9 15 5 29
Desgaitasun fisikoa (1) Emakumea 19 34 17 70
Gizona 9 33 12 54
Guztira 28 67 29 124
Ikasteko Zailtasun Espezifikoak (2) Emakumea 14 47 30 93
Gizona 8 18 12 38
Guztira 22 65 44 131
Arreta Gabezia Nahastea-Hiperaktibitatea Emakumea 9 27 23 59
Gizona 9 32 23 64
Guztira 18 59 46 123
Autismoaren Espektro Nahasmena Emakumea 1 4 1 6
Gizona 5 13 3 21
Guztira 6 17 4 27
Nahaste Psikikoak Emakumea 9 23 20 52
Gizona 7 16 9 32
Guztira 16 39 29 84
GUZTIRA Emakumea 57 152 97 306
Gizona 43 129 64 236
Guztira 100 281 161 542

 

(1) Motore urritasunak eta gaixotasun organikoak

(2 )IZE: Dislexia, disortografia, disgrafia, diskalkulia eta Hizkuntzaren Nahaste Espezifikoa

Taula 2. Desgaitasunak edo/eta hezkuntza premia bereziak dituzten aurreunibertsitateko ikasleen bilakaera

 

  2019 2020 2021 2022 2023
  EM GI GU EM GI GU EM GI GU EM GI GU EM GI GU
Jasotako egokitzapen eskaerak 170 197 367 189 218 407 203 222 425 236 297 533 314 291 605
Sarbide probetan egokitzapenak dituzten ikasleak 145 173 318 190 206 396 180 224 376 223 256 479 272 247 519

 

Irudia

3. GLOSARIOA

HEZKUNTZA INKLUSIBOA: ikasle guztien  berdintasun aukerak bermatuko dituen irakaskuntzaren diseinua, antolaketa eta garapena ikasketetako sarbidea, aurrerapena eta partaidetzan.  Hezkuntza interbentzio prozesu moduan ulertu behar da pertsona guztien ezaugarriak kontuan hartuz eta aniztasunari erantzuteko egokitzeko gaitasuna duena.

*AUKERA BERDINTASUNA: ikasketetan dauden oztopoak hautsi behar dira ikasleentzako guztientzako bideratua dagoen irakaskuntza prozesuan, ikasle guztiak beraien ezaugarriaz gain curriculumera sarbidea izan dezaten, egokitzapen indibidualak egiteko beharrik egon gabe eta modu honetan hezkuntza inklusiboago bat  lortuz.

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK: ikasle batzuk desgaitasun baten ondorioz edo/ta ikasteko zailtasun espezifiko, nahaste edo gaixotasun baten ondorioz ikasketak egiteko eta garatzeko dituzten premiak dira. Hezkuntza testuinguruan ezarrita dauden ikasketetan sartzeko eta garatzeko gradu handi edo txiki batean dauden zailtasunak dira.

* DISEINU UNIBERTSALA: guztientzako diseinurako printzipioen aplikazioan (Mace, 1985; Preiser y Ostrosff, 2001; Story, 2011), bere ingelerazko jatorrizko hitza, Universal Design, eskola, institutu eta unibertsitatean ematen diren irakaskuntza ikaskuntza prozesuetarako saiakera lortu nahian, ikasle guztiak kontuan hartzea beraien ezaugarri edota egoera pertsonalaz gain.

*IDU=IKASKUNTZARAKO DISEINU UNIBERTSALA: IDU-aren definizioa curriculumari marko berri bat ematea da, hezkuntzarako hobekuntzak egitea ekarriko duena ikasle guztien aldetik eta batez ere desgaitasuna duten ikasleen aldetik (Hitchcock, Meyer, Rose y Jackson, 2002). IDU-ak ikasleen aniztasuna kontuan hartzen du curriculumean jasota dauden helburu, eduki, material eta ebaluaketan malgutasuna emanez. Egoera honek hezkuntza adituei ikasgeletan irakasteko modu desberdinak ezartzea  baimentzen du.

GJH- GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK: 4.GJH= guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzea eta 10. GJH= desberdintasunak murriztea. Garapen jasangarrirako 2030 EHUagendak 2019-2025 jasotzen ditu aipatutako helburuak.

  

*Ingrid Sala Bars, Sergio Sánchez Fuentes, Climent Giné Giné y Emiliano Díez Villoria. Análisis de los distintos enfoques del paradigma del diseño universal aplicado a la educación. Revista Latinoamericana de Educación Inclusiva. 8 bol, zª 1, orri. 143-152 

Irudia