inf_guia_tribunales_EAU

Praktika Egokien Gida: UPV/EHUko sarbide-probetan egokitzapenak 2024

Sarrera

Irudia

Gida honek Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) sarbide probetako egokitzapenen aplikazioari buruzko epaimahaientzako aholku praktiko batzuk jasotzen ditu laburki.

Unibertsitatera sartzeko ebaluazio (USE) probetan ezartzen diren egokitzapenak ikasleen eskubide bat dira, indarrean dagoen araudian aitortua eta jasota dagoena, eta, era berean, UPV/EHUk inklusioaren aldeko konpromisoa  erakusten da.

Sarbide probetarako egokitzapen eskaerak UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren bidez kudeatzen dira, eta ezarritako prozedurari jarraituz erantzuna ematen zaie.

Gida honen helburua USE-ko epaimahaiei hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arretarako egokitzapenen argibideak ematea da.

Egokitzapenak nola ezarri

UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak jardunbide egokiak errazten ditu sarbide probetan egokitzapenak behar dituzten ikasleen arreta hobetzeko.

Inklusiorako jarraibideak:

  1. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen ezaugarriak askotarikoak eta anitzak dira; beraz, egokitzapenak desberdinak eta espezifikoak dira kasu bakoitzean.
  2. Egokitzapenak eskatu dituen ikaslea identifikatzea beharrezkoa da, desgaitasuna ez bai da beti nabarmena. Zerrenda bidez identifikatu dezakezu.
  3. Konfidentzialtasuna eta diskrezioa bete beharreko oinarrizko jardunbideak dira eta beraz, ikasgelan ez dira argitaratu behar ez izen-abizenak, ezta ere premia bereziak dituzten ikasleen egokitzapenak.
  4. Ikasgeletan dauden zaintzaileak ikasleen egokitzapenen berri izan behar dute.
  5. Ikasgelako zaintzaileek jardunbide egokiei buruzko gida honetako gomendioei jarraiki aplikatu behar dituzte egokitzapenak. Ez dira aplikatuko ikasleak uko egiten dienean soilik.
  6. Azterketaren hasieran, garrantzitsua da ikaslearengana modu diskretuan hurbiltzea, haren egokitzapenak kontuan hartuko direla egiaztatzeko.
  7. Funtsezkoa da isiltasuna mantentzea eta probak irauten duen bitartean kanpo zarata edota soinuak saihestea.
  8. Zerbitzuak epaimahaiarekin batera kudeatzen ditu egokitzapenak, eta gorabeheraren bat gertatuz gero, epaimahaiburu edo idazkariarengana zuzendu zaitezke.
Irudia

Egokitzapenak

 

  1. Denbora gehitzea:  gehienez ere 15 minutu luzatuko da azterketa bakoitza. Aparteko egoerarik egonez gero, berariaz adieraziko da.
  2. Azterketa denboraren antolaketa: ikasleari aparteko denbora amaitzeko 30 minutu falta direnean jakinarazi. Neurri honek azterketaren amaiera eta berrikuspena antolatzen laguntzen du.
  3. Testu irisgarriak: azterketa egokituak Sarbide Zuzendaritzak erraztuko dizkio epaimahaiari. Azterketa horiek formatu desberdina dute (letra-mota eta tamaina, lerroartea eta kontraste espezifikoak, bai eta irudi-handitzeak ere).
  4. Braille azterketa: ikasle itsuek braillez izango dituzte azterketak, eta aparteko gelan egingo ditu azterketak, ordenagailu, braille linea, Jaws … IBT, ikusmen urritasuna duten ikasleen baliabidetegiko  irakasleen laguntza izango dugu. Azterketak paperean entregatuko dira,  zuzentzeko.
  5. Baliabide teknikoak: lupa, orri lerrodunak, atrila eta bestelako baliabide espezifikoak erabiltzea baimenduko da zerbitzuak aldez aurretik hala adierazi badu.
  6. Ordenagailua erabiltzea: ordenagailua interneterako konexiorik gabe egongo da eta zuzentzaile ortografikoa aktibatuta edo ez, dagokionaren arabera. Azken lerroan jarriko da ikaslea, gainerako ikasleek pantailaren edukia ikus ez dezaten.  Funtsezkoa da gertu entxufe bat edukitzea bateria kargatuta mantentzeko. Azterketa amaitzean pendrive batean grabatu behar da, inprimatzera eramateko eta, paperean entregatu ahal  izateko.
  7. Azterketa transkribatzea:  ikasle batzuk hirugarren pertsona baten laguntza behar  dute azterketa idazteko. Aparteko gela batean egiten da beti, eta laguntzailea kudeatzeaz zerbitzua arduratzen da, materia espezifikoetan ezik; matematika, fisika, kimika edo bestelako irakasgai zehatzetan epaimahaia da arduraduna.
  8. Altzari egokituak: mahai eta aulki espezifikoak aldez aurretik prest egongo dira ikasgelan.
  9. Hasierako irakurketa: jarraibideak espezifikoak dira kasuan-kasu:
    • Azterketaren egitura azaltzea eta jarraibideak modu pertsonalizatuan azpimarratzea, ikasleak azterketa egitean eskatzen badute bakarrik.
    • Azterketako testuak irakurtzea, ondo irakurri dela egiaztatzeko, ikasleak azterketa egitean eskatzen badute bakarrik.
  10. Bukaerako irakurketa: jarraibideak espezifikoak dira kasuan-kasu.
    • Idatzitakoa ozen irakurtzea, ikasleak berrikus dezan, ikasleak azterketa egitean eskatzen badute bakarrik.
    • Idatzitakoa ulergarria dela egiaztatzea, ikasleak azterketa egitean eskatzen badute bakarrik.
    • Galdera guztiak erantzun dituela egiaztatzea.
  11. Aparteko gela: beti egongo da zaintzaile bat gela honetan, zerbitzuaren eta epaimahaiaren artean adostuta.
  12. Eserlekua erreserbatzea: ikaslea gelan sartzean, bere eserlekua zein den jakinarazi behar zaio. Lehen ilaran eskatzen denean ikusmen,entzumen edo bestelako egoerak izaten dira. Erreserbatutako eserlekuan distrakziorik ez egotea garrantzitsua da (elkarrizketak, pertsonen mugimendua, atetik gertu).
  13. Zeinu hizkuntzako interpretea: ikasle gorrak proba hauetan zehar baliabide hau izango du, eta interpreteak eserleku bat izan beharko du. Zerbitzua arduratzen da baliabide hau kudeatzeaz.
  14. Hezkuntzarako Laguntzaile Espezialista: motore urritasuna eta menpekotasuna duen ikasleak proba hauetan zehar baliabide hau izango du zaintza, transkripzioa, komunerako laguntza eta bestelakoetan. Zerbitzua arduratzen da baliabide hau kudeatzeaz.
  15. Ikasgelako zaintzaileentzako informazioa: proban zehar beste egoera batzuk gerta daitezke, hala nola:
    • Elikagaiak, glukosa-neurgailua eta intsulina edukitzeko baimena.
    • Komunera joateko edo gelatik irteteko baimena.
    • Arreta dei diskretuak kontzentrazioa mantentzen laguntzeko.
    • Krisi kasuetarako argibide espezifikoak
    • Argibide pertsonalizatuak
  16. Azterketa gela ikusteko bisita antolatua: zerbitzuak bisitak antolatzen ditu probaren aurreko egunetan.
  17. Zuzentzaileentzako informazio espezifikoa:
    • Dislexia: irakurtzeko gaitasunaren garapenean izandako nahasteari esaten zaio, eta, askotan, disortografia ere agertzen da (inbertsioak, errotazioak, ordezkoak,  ez-esateak, ortografiari eta puntuazioari eragiten dieten idazketa akatsen multzoa). Horregatik, egoera horietan ortografia akatsak ez dira kontuan hartuko kalifikazioan.
    • Diskalkulia: erlazio kuantitatiboak erabiltzerakoan trebetasuna eskuratzea eragiten duen nahaste bat da; eragiketa matematiko edo aritmetikoei eragiten diena. Koordinazio espaziala eta tenporalaren zailtasunak ager daitezke eta  eragiketa matematikoak eragin ditzake. Horregatik, planteamenduari lehentasuna ematea eta ariketaren garapena kontuan hartzea eskatzen da.
    • Gorreria: gorrak diren ikasleak, orokorrean, idatzizko adierazpenean zailtasunak eta akats gramatikal sistematikoak izaten dituzte. Hau da, batez ere, inguruneko aho hizkuntza modu naturalean jasotzeko zentzumenaren gabezia maila handiago edo txikiago batean dutelako ematen da. Era berean, terminologia abstraktuan edo lengoaia metaforiko edota poetikoan adierazteko zailtasunak dituzte eta modu konkretuagoan idazteko joera azaltzen dute.
    • Azterketa kodeak: azterketak anonimoak dira baina epaimahaiak, aurreko hiru kasuetan dauden ikasleen azterketen kodeak emango dizkie zuzentzaileei, zuzenketa jarraibideak nori ezarri behar diren identifikatu ditzaten.

 

Irudia

Legedia

Martxoaren 22ko 2/2023 Sistema Unibertsitateko Lege Organikoa.

31. artikulua

Unibertsitateko ikasketak egiteko eskubidea, Konstituzioaren 27. artikuluaren arabera, ordenamendu juridikoak ezarritako moduan gauzatzen da. Administrazio publikoek aukera-berdintasuna eta baldintzak bermatu beharko dizkiete pertsona guztiei eskubide hori baliatzean, bereizkeriarik egin gabe, “Ekitateari eta diskriminazio eza”-ri buruzko 37. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Abenduaren 30eko 1791/2010 Errege Dekretua, Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onartzen duena.

Art. 15. Acceso y admisión de estudiantes con discapacidad

1. Los procedimientos de acceso y admisión, dentro de las normas establecidas por el Gobierno, las Comunidades Autónomas y las universidades, se adaptarán a las necesidades específicas de las personas con discapacidad, con el fin de garantizar la igualdad de oportunidades y la plena integración en la universidad.

Ekainaren 6ko 412/2014 Errege Dekretua, graduko unibertsitate ikasketa ofizialetan ikasleak onartzeko prozeduren oinarrizko arautegia ezartzen duena.

Art. 21. Personas que presentan algún tipo de discapacidad

1. Las comisiones organizadoras de las pruebas de acceso determinarán las medidas oportunas que garanticen que los estudiantes que presenten algún tipo de discapacidad puedan realizar la prueba en las debidas condiciones de igualdad. En la convocatoria se indicará expresamente esta posibilidad.

2. Estas medidas podrán consistir en la adaptación de los tiempos, la elaboración de modelos especiales de examen y la puesta a disposición del estudiante de los medios materiales y humanos, de las asistencias y apoyos y de las ayudas técnicas que precise para la realización de la prueba de acceso, así como en la garantía de accesibilidad de la información y la comunicación de los procesos y la del recinto o espacio físico donde ésta se desarrolle.

3. Los tribunales calificadores podrán requerir informes y colaboración de los órganos técnicos competentes de las Administraciones educativas, así como de los centros donde hayan cursado estudios los estudiantes con discapacidad, que deberán informar de las adaptaciones curriculares realizadas.

17/2011 Dekretua, Otsailaren 15ekoa, zeinaren bidez onartu ziren Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak  

V. KAPITULUA: Premia bereziak dauzkaten pertsonak

68.2 artikulua. Ezintasunak dauzkaten ikasleak eta unibertsitateko gainerako kideak ezin izango dira izan diskriminatuak beren ezintasunagatik, ez zuzenean ez zeharka, unibertsitatera sartzeko prozesuan, bertan ari direnean, eta titulu akademikoak edo onartuta dauzkaten bestelakoak baliatzean.

AKORDIOA 2015eko apirilaren 30ean UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko (eta 2023ko uztailaren 20ko UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren Erabakiaren bidez aldatua.)

3. art. Hezkuntza premia bereziak dauzkaten ikasleen eskubideak

3.8.- Ikastegiek eta sailek beharrezkoak izan daitezkeen egokitzapenak egitea ebaluazio probetan, metodologiari, denborari eta espazioari dagozkienak, bai eta UPV/EHUra sartzeko probetan ere.

Irudia