LOGO

BMCC logo

ANDUIA-ZERBITZUA-ESKATU

Andui edo zerbitzu baten eskaera

Nola eskatu andui edo zerbitzu bat?

Zerbitzu bakoitzaren deskribapenaren ostean agertzen den eskaera-orria betez, andui edo zerbitzu baten eskaera egiten da. Eskaera-orria bete ondoren, BMCC-ra bidali behar da.

Zerbitzu baten eskaerarekin batera, erabiltzaileak kasu bakoitzean aplikagarriak diren tarifak, arau hauek eta BMCC-ko erabilera-baldintzak onartzen ditu.

Behin eskaera eginda, BMCC-a eskatzailearekin harremanetan jarriko da, zerbitzuaren erabilera-baldintzak zehazteko eta eskatutako zerbitzuen aurrekontua bidaltzeko.

BMCC-ak eskatutako zerbitzuaren gainean egindako lan osagarri guztiak fakturatzeko eskubidea izango du. Aurrekontuko kontzeptuak aldatuz gero, BMCC-ak aldaketa horien berri emango dio eskatzaileari.

 

Zeintzuk dira ordaintzeko moduak? Zein izango da nire eskaeriaren entrega-epea?

Eskaria egin eta gero, BMCC-ak aurrekontu bat bidaliko du eta erabiltazialeak aurrekontu hau bidali behar du sinatuta. Aurrekontua jaso ondoren, Bmcc-ak Faktura bidaliko du.

Anduiak bidaltzeko, prozedura berdina erabiltzeaz gain, legezko ordezkaria sinatutako Materiala Transferitzeko Hitzarmenaren Dokumentuaren (MTA) bidali behar du erabiltzaileak.

Erabiltzaileari bidalitako aurrekontuan aipatutako eskariaren entrega-epea zehaztuko da.

Material bizidunaren bidalketa astelehenetan egingo da (edo asteartetan, astelehena jai bada).

Zerbitzu bakoitzerako estimatutako prestakuntza epeak hurrengoak dira:

  • Anduien bidalketa: 2 aste.
  • Bolumen handiagoko kultiboen hornidura: 3-4 aste.
  • Kultibo medioen hornidura: 3 egun.
  • Isolamendua: 2-4 aste.
  • Identifikazioa: 1-4 aste.
  • Pigmentuen analisia: aste bat.

 

Nola bidaltzen dira anduiak?

Onarpen seinale gisa erabiltzaileak sinatutako aurrekontua jaso ondoren, eskaria prestatzen hasiko da eta BMCC-a erabiltzailearekin harremanetan jarriko da bidalketa antolatzeko.

Bidalketaren kostua erabiltzaileak hartuko du bere gain, eta bidalketa ere antolatuko du, aldez aurretik BMCCrekin biltzeko ordua adostuz.

Helmugako herrialdeko aduana-administraziorako edozein motatako dokumentazioa beharrezkoa bada, erabiltzailearen erantzukizuna da dokumentazio osagarria ematea. Aduanak bidalketa blokeatu edo atzeratu duelako tentsioa helmugara hilik iristen bada, BMCCk ez du dohainik ordezkatuko tentsioa, erabiltzailearen erantzukizuna baita transferentzia aduana bidez antolatzea.

Erabiltzailea muga-zergak, zergak eta/edo BEZa ordaintzeaz arduratuko da. Gastu hauek ez dira fakturan sartuko, tarifa horiek helmugaren arabera aldatzen baitira. Aduana agentzia askok tasa hauen ordainketa eskatzen dute pakete bat aduanatik atera baino lehen. Erabiltzailea ordainketa egiteko prest egon behar da, bestela kultiboak aduanan egon daitezke ordainketa egin arte eta ez dute biziraungo. Aduana modu egokian pasatzen ez duten eskariengatik ez da diru-itzultzerik egingo. BMCC-ak itzultze-bidalketa guztiak baztertzeko eskubidea du.

 

Erabilera-baldintzak eta kondizioak

Hemen ezarritako baldintzak BMCC-ak erabiltzaileei eskaintzen dizkien zerbitzu guztiei aplikatzen zaizkie.

Konfidentzialtasuna eta segurtasuna

BMCC-ak konfidentzialtasuna mantentzen du, erabiltzailearen eskaera batetik sortzen eta lortzen duten informazio guztiarekiko, eta informazioren bat publikoa izatea nahi izan ezkero, informazio horren jabea den pertsonari jakinaraziko dio aldez aurretik, jabeak berak publiko egiten dituen kasuetan edo laborategiarekin adostutako kasuetan salbu. Beste informazio guztia isilpekotzat jotzen da.

Informazioa legediak eskuratu nahi izan ezkero, informazioaren jabeari jakinarazi behar dio, edo informazioa eskuratu nahi duenari, legediarengatik debekaturik badago izan ezik.

Erabiltzaileari buruzko informazioa, hirugarren pertsona batengandik jaso ezkero, konfidentziala da eta ezin da partekatu erabiltzailearekin, baldin eta, aldez aurretik hirugarren pertsonarekin adostu ez bada.

Datu pertsonalen babesa

Europako Parlamentuko datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, pertsona fisikoen babesari eta, pertsona interesatu bezala datu hauen zirkulazio libreari buruzko apirilaren 27ko, EBa 2016/679 Araudiko 13 artikuluan jasotakoarekin bat, forma aske eta aurretik informatuta egonik, interneteko ondorengo helbidean jasotako karaktere pertsonaleko datuen tratamenduari dagokionez.

https://www.ehu.eus/eu/web/idazkaritza-nagusia/-/tg0074

Emaitzak eta txostenen igorpena

Erabiltzaile edo eskatzaileak analisian edo kontratatutako zerbitzuan eskuratutako emaitzen gaineko informazioa jasotzeko eskubidea du. Txosten xehatuen igorpena eta emaitzen interpretazioa berariazko tarifen mende egongo dira, eta igorritako aurrekontuan jaso ahalko dira.

Zerbitzuak ez du jasotako emaitzen gaineko ardurarik izango, ikertutako laginaren izaera dela-eta, emaitzek eskatzailearen ikerketa-itxaropenak asetzen ez badituzte.