Ikasleak - Gidalerroak - EHU edonondik

Ikasleentzako gidalerroak

Jarraitu ikasten matrikulako irakasgaiak.

Irudia
Ordenagailu bat izan behar duzu, eta Interneterako konexio ona. Baliabide horiek ez badituzu, eman zure egoeraren berri zure konfiantzako irakasleren bati edo zure maila zein titulazioko koordinatzaileei.
Irudia

Adi egon zure irakasleek unibertsitateko posta elektronikoaren bidez, telefonoaren bidez edo eGelaren bidez bidaliko dituzten jarraibideei, eta adi egon BlackBoard Collaborate (BBC) bidez egingo diren irakaskuntzako eta tutoretza birtualeko saioetarako konexioei.

Oharra: zure ikasle posta blokeatuta baduzu, hemen dauzkazu aholku batzuk postontzia garbitzeko.
Irudia

Egin kasu irakasgai bakoitzeko irakaslearen jarraibideei. Ohiko eskola eta tutoretza ordutegiak ez dira aldatu, eskolak modu birtualean jaso ditzazuen.

Jakinarazi zure zalantzak eta zailtasunak irakasleei. Azaldu zer zaizun baliagarriena ikaste prozesuan aurrera egiteko.

Irakasleren bat ez bada ipini harremanetan taldearekin, eman horren berri mailako koordinatzaileari edo saileko zuzendariei. Pertsona horien izenak ikastegiaren webgunean daude.

Beherago aipatzen diren UPV/EHUren tresnak erabil ditzakezu: lagungarri izan daitezke lan egiteko.

Zaindu zure osasuna eta bizitza ohiturak. Ikastea soilik ez da nahikoa.

Krisi honen ondorioz unibertsitatean hartzen diren erabakiei buruzko informazio eguneratua esteka honetan daukazu: www.ehu.eus/eu/covid-19

Ikonoen kredituak - EHU edonondik