Irakasleak - Gidalerroak - EHU edonondik

Irakasleentzako gidalerroak

Irakaskuntza ingurune telematikoetara egokitzea: lehentasun nagusia.

Irudia
  • Ziurtatu ezohiko egoera honetan ordenagailu bat eta Interneterako konexio ona duzula.
  • Koordinatu ahalik eta gehien zuen artean irakasgai bera ematen duzuen irakasleak. Lana taldean egitea abantaila bat da lana errazago eta hobeto egiteko eta, gainera, ezusteko egoerei erantzuteko aukera ematen du.
  • Prestatu lan plan bat, irakasgaia egoera honetan emateko beharrezkoak izan daitezkeen egokitzapenekin. Hori da ikasgelaz kanpoko Irakaskuntza Plana deitzen duguna.
Irudia
  • Ahal duzun neurrian ez aldatu ikasgelako eskolen ordutegia, ez egiteko talka beste irakasgai batzuekin. Prestatu une horietarako bideokonferentziaz emango dituzun saioak.
  • Prestatu egutegi bat GRALen eta MALen tutoretzak egiteko. Tutoretza saio birtualak BBCren bidez egin daitezke: https://www.ehu.eus/bilerak.
  • Jardun sailarekin eta mailako zein titulazioko koordinatzaileekin elkarlanean, eta helarazi pertsona horiei irakasgaiaren garapenari buruz beharrezkoa izan daitekeen informazioa. Horren araberakoa da titulazioaren funtzionamendu ona.
Irudia
  • Erabili eGela ikasleen lana antolatzeko. Oraindik ez badaukazu, ikasgela birtualen kudeatzailean eska dezakezu. Oinarrizko erabileran lagunduko dizuten langileak daude.
  • Erabili bideokonferentzia gelek (Black Board Collaborate) eskaintzen dituzten aukerak eskolak emateko, ariketak alderatzeko, zalantzak argitzeko eta argibideak emateko irakasgaian lan egiten jarraitzeko.
  • Eman izena 90 minutuko mikroikastaroetarako. Zure lanean laguntzeko antolatzen dira. Ikastaroen grabazioak ere ikus ditzakezu, nahi duzunean.

Ikonoen kredituak - EHU edonondik