Breadcrumb

Equipo Directivo

Zuzendaritza Taldea

Zuzendaritza bulegoan Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola

 

Zuzendaria

Zuriñe Gómez de Balugera López de Alda

Zuzendariari dagozkio ikastegiaren ordezkaritza funtzioak eta baita ikastegiari atxikitako pertsonal guztiaren buru funtzionala izatea ere; eskolako jarduera guztiak zuzendu, koordinatu eta ikuskatzea, lan ildoak aplikatu eta Unibertsitateko Klaustroaren, Gobernu Kontseiluaren, etab.-en akordioak gauzatzea, errektoreari karguen eta bertako pertsonalaren izendapenak proposatzea, ikastegiko taldeko organoetan buru izatea etab. ere badagozkio.

Telefonoa: 945 01 32 27
E-mail: directora.ei-vi@ehu.eus

 

Kalitate eta Iraunkortasuneko Zuzendariordea

José Miguel Gil-García Leiva

Ikastegiko kalitatearen etengabeko hobekuntza sustatzea dagokio. Etengabeko hobekuntzarako talde ezberdinen lanak koordinatzen ditu eta ikastegiko kolektiboarentzat kalitatea hobetzeko hainbat teknika ikasteko ikastaroak kudeatzen ditu. Halaber, ikastegiko Plan Estrategikoaren diseinua koordinatzen du.

Telefonoa: 945 01 33 68
E-mail: subdir.calidadambiente.ei-vi@ehu.eus

 

Ikerketa eta Nazioarteko Harremanetako zuzendariordea

Estíbaliz Apiñaniz Fernández de Larrinoa

Ikerkuntzako eta nazioarteko harremanen arduraduna da (Socrates-Erasmus, Sicue-Seneca, EHU-AL).Sócrates,Erasmus, Sícue-Séneca,UPV/EHU-AL. Zuzendariordeari dagokio ikerketa sustatzea  unitate funtzionalak interes zientifiko edota interes teknologiko komunekin integratzen dituzten iker ildoen bidez. Ikastegiko ikertzaileak lagundu eta aholkatzea, baita prestakuntza bidean dauden ikertzaileak ere. 

Telefonoa 945 01 32 32
E-mail: subdir.relacinter.ei-vi@ehu.eus

 

Akademia Antolakuntzako eta Ikasleen zuzendariordea

Mª Dolores Encinas Malagón

Irakaskuntza koordinatzea dagokio; hau da, ikasketa planak, irakaskuntzari buruzko informazioa lantzea, zuzendaria ordezkatzea hura egongo ez balitz.

Teléfono: 945 01 32 24
E-mail: subdir.oacademica.ei-vi@ehu.eus

 

Ikasketa Plangintza eta Irakasleen arloko zuzendariordea

Amaia Mesanza Moraza

Ikasketen plangintza eta irakasleen zuzendariordea: Azterketen ordutegi eta datak kontuan hartuta irakaskuntza koordinatzea, irakasleen betebeharrak kontrolatzea eta irakasle plazen deialdiei buruzko kontuak garatzea ere badagokio. Era berean, ikastegiko gune ezberdinak ezohiko ekintzetarako erabiltzea koordinatzeaz arduratzen da.

Teléfono 945 01 42 68
E-mail: subdir.planificacion.ei-vi@ehu.eus

 

Enpresarekiko harremanetako zuzendariordea

Fco. Javier Basogain Olabe

Eskolak enpresekin dituen harremanetan eskola ordezkatzen du eta enpresetara eta erakunde ofizialetara bisitak egiteko programa egiteaz ere arduratzen da. Era berean, erakunde publiko zein pribatuetatik unibertsitate ikasketen amaierako proiektuak egiteko eta ikasleek enpresan praktikak egiteko beharrezkoak diren baliabideak lortzea ere berari dagokio.

Telefonoa: 945 01 32 30
E-mail: subdir.relacempre.ei-vi@ehu.eus

 

Idazkari Akademikoa

Ruperta Delgado Tercero

Idazkaria den aldetik, gobernu organoen ekintza eta akordioen fede emailea eta eskolaren ordezkari eta administraria da; akta liburuen prestakuntza eta zaintza da bere arduretako bat eta baita ikastegiko dokumentazio ofizialean agertzen diren akordio eta ekintzen ziurtagiri egokiak ematea ere; ikasleen matrikula baimentzen du; ikastegiko inbentarioa.

Telefonoa: 945 01 32 34
E-mail: sec-academico.ei-vi@ehu.eus

 

Administrazio-burua

Alberto Zabala Bengoa

Ikastegiko administrazio eta ekonomia kudeaketa zuzendu, koordinatu eta ikuskatzen du Errektoretzatik eta Gerentziatik etorritako arauei jarraiki. Gainera, ikastegiari atxikitako TEKAZEL guztiaren buru organikoa ere bada. 

Telefonoa: 945 01 32 08
E-mail: alberto.zabala@ehu.eus