Breadcrumb

Azterketen datak 2023-2024

Exámenes

Azterketak

Azterketara joan izanaren egiaztagiria

10. Artikulua - Ikasketa amaierako deialdia

(Graduko titulazio ofizialetan ikasleak ebaluatzeko araudia)

ERABAKIA, 2016ko abenduaren 15ekoa, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluarena, 2017ko martxoaren 13an EHAAn argitaratua, eta hurrengo aldaketak. Testu eguneratua

Ikastegi bakoitzak zehaztuko ditu ikasketa amaierako azterketei buruzko arauak, baina, gutxien dela, ondokoa ezarriko da ikasketa guztietarako:

  1. Lehenengo matrikulakoak ez diren irakasgaietan baino ezingo da ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin. Salbuespen bakarra izango da Gradu Amaierako Lana.
  2. Ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin ahal izango dute ikasketak amaitzeko gehienez ere 30 kreditu falta dutenek, ondorio hauetarako kontuan izan gabe Gradu Amaierako Lanari dagozkion kredituak.
  3. Azterketak matrikularen arabera irakasgai, talde eta deialdiaren ardura daukaten irakasleek egingo dizkiete eskatzaileei.
  4. Ikasketa amaierako azterketak ebaluatzeko erabiliko den sistema azken ebaluazioa izango da.

 

Eskaera egiteko epea

Ikusi ikasturteko data garrantzitsuen taula.

Eskaria posta elektronikoz bidal daiteke (secretaria.eui-vi@ehu.es) edo idazkaritzan aurkeztu, horretarako zehaztutako epean.