inf_postgrado

Desgaitasunak edo/eta hezkuntza premia bereziak dituzten Gradu ondoko ikasleen harrera

Masterretako ikasleak

Egokitzapenak eskatzeko prozedura

Matrikula egin ondoren, unibertsitateko ikasketetan egokitzapenak eskatzeko, ondoren zehazten den prozedurari jarraitu beharko diozu, lehenbailehen:

  1. GAUR aplikazioan sartu UPV/EHUren web orriaren bidez http://gestion.ehu.es/gaur.  Sartu ahal izateko, matrikularen agiriarekin batera ematen den erabiltzailearekin eta pasahitzarekin identifikatu behar da.
  2. Aplikazioaren menuan, aukeratu "Desgaitasun zerbitzua" atala.
  3. " Desgaitasun Zerbitzua" atalaren barruan, hautatu "Egokitzapen-eskaera" atala.
  4. Eskabidea bete:

4.1. EHUn egokitzapen-eskaerarik izan ez duten ikasleak:

  • Desgaitasunaren ziurtagiria eta/edo ikaslearen egoera egiaztatzen duten txosten mediko edo psikopedagogikoak kargatzea.
  • Erantzukizuneko aitorpena betetzea eta dokumentazioaren atalean kargatzea, “Ikasle berriak: erantzukizuneko aitorpena” hautatuz.
  • Eskatzen diren diagnostikoari buruzko datuak sartzea.
  • Hautatu formularioan agertzen den zerrendan eskatzen diren egokitzapenak.
  • Datuak babesteko klausula onartzea eta gordetzea.

4.2. UPV/EHUn Unibertsitate-ikasketetan aldez aurretik egokitzapenak eskatu dituzten ikasleak:

  • Erantzukizuneko aitorpena bete eta posta elektronikoz bidaltzea discap@ehu.eus  helbidera
  • Dokumentazio berria aurkeztu edo aldatu nahi izanez gero, discap@ehu.eus zerbitzura bidali behar da.
  • Hautatu formularioan agertzen den zerrendan eskatzen diren egokitzapenak.
  • Datuak babesteko klausula onartzea eta gordetzea.
  1. Zerbitzuak eskaerak baloratuko ditu.
  2. Ikasleek, "Egokitzapen-eskaeraren kontsulta" atalaren bidez, eskaera onartu den ala ez kontsulta dezakete.

 

Doktoregoko ikasleak

Doktorego programa bat egiteko edo doktorego tesia lantzeko edo defendatzeko egokitzapenen bat edo laguntza baliabideren bat behar duten ikasleak harremanetan jar daitezke Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuarekin (ikusi kontaktua eta kokapena).

Zerbitzuak egokitzapen eskaera bat bidaliko dio ikasleari. Eskaera hori Beteta eta sinatuta baita desgaitasunaren edo ikaslearen egoera egiaztatzen duen agiriak ere bidali beharko ditu.

Zerbitzuak eskaera aztertuko du eta beharrezkotzat jotzen dituen egokitzapenak ezarriko ditu.

Graduondoko ikasleak