Eduki publikatzailea

Gazteentzako prestakuntza bekak Urdaibaiko Biosfera erreserban

Epea luzatu da apirilaren 10era arte

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/06

2 prestakuntza beka

Zer sartzen da bekan?:

  • 8 hilabeteko prestakuntza praktikorako egonaldia (2019ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra) lanaldi erdira; gunea Urdaibai Biosfera Erreserbarako Zerbitzuan izango da (Ekoetxea - Busturia)
  • Prestakuntza-plana
  • Ordainsari gordina: 450 €/hil

Hautaketa-irizpideak:

  • 18 eta 30 urte artean izatea (adin-tarte hori beka hasten den egunean izan behar da, hau da, maiatzaren 1ean)
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat izatea (bizilekua, lana, ikasketak, ikerketa, edo Urdaibaiko elkarteren bateko kide izatea)
  • Euskara-maila eta ingeles-maila altuak izatea
  • Motibazioa eta komunikatzeko gaitasuna izatea
  • Lehentasuna emango zaie langabezian daudenei