Eduki publikatzailea

Deialdia: Group Leaders 2019 Ikerbasque

Deialdia irekita egongo da 2019ko Irailak 17ra arte, 13:00 (CET).

Lehenengo argitaratze data: 2019/07/01

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, nazioarteko deialdia jarri du, behin-betiko 10 lanpostu eskeiniz Euskadin epe-luzean zientzia garatu nahi duten ikertzaileei. Deialdia Group Leader gazteentzat zein esperientzia zabaleko Group Leader-entzat irekita dago, ibilbide zientifiko sendoa, heldutasun profesional maila altua eta nazioarteko esperientzia duten hautagaientzat.

Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak, Europar Komisioak eta erakunde zientifiko hartzaileak finantzatzen dituzte: beraz, erakunde zientifiko hartzailearen onarpen gutuna izatea beharrezkoa da.

Emakumeen hautagaitzak bereziki ongi etorriak dira.