Eduki publikatzailea

II. Enplegu eta Formazio Azoka (Amorebieta-Etxanoko Udala)

Martxoaren 28an izango da, osteguna, Zelaieta Zentroan (Zornotza)

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/21

Jardunaldiak bi arlo izango ditu. Batetik, Enplegu Azoka, lan bila dabiltzanen eta enpresen topagunea izan nahi duena. Bestetik, Formazio Azokak gaur egun dagoen prestakuntza eskaintza erakutsi nahi du.

Formazio Azoka

400 ikaslek baino gehiagok Formazio Azoka bisitatuko dute eskaintzen diren prestakuntza ikastaroen berri izateko, lan merkatuak dituen beharrak eta eskatzen dituen profilak kontuan izanda. Era berean, lan bizitza guztian zehar prestakuntzak duen garrantzia azpimarratuko da.

Azoka honek hainbat talderentzat proposamenak izango ditu: DBH4ko ikasleak, Batxilergoko 1 eta 2. mailetako ikasleak, lanean dabiltzan langileak edo langabezian daudenak, enpresariak edo gurasoak.

Jardunaldian Lanbide Heziketako 9 ikastetxe egongo dira, 5 unibertsitate eta 5 hizkuntza ikastetxe. Lego Serious Play tailerrak antolatu dira lanera begira, etorkizuneko okupazioei buruzko hitzaldiak ikasle eta gurasoentzat eta azoka ikusteko bisita gidatuak. Jarduera guzti hauen ordutegia hau izango da: 9:30-14:30 eta 17:00-19:00.

Enplegu Azoka

Enplegu Azokak lan bila dabiltzanen eta enpresen arteko topagunea izan nahi du. Gune honetan 12 stand egongo dira lan bila dabiltzanei orientazioa emateko. Aukera egongo da enpresak zuzenean ezagutzeko eta Enplegu Azokan standa duten industria eta zerbitzu enpresen beharrizanak zuzenean ezagutzeko.

Ordutegia hau izango da: 10:00-14:00 eta 17:00-19:00.