Eduki publikatzailea

Prestik-ek enplegu poltsa bat ireki du 50 enpresatako 140 lanbide-profiletarako

Abenduaren 3an amaituko da inskripzioak jasotzeko epea

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/26

Irudia

Hainbat sektoretako Bizkaiko berrogeita hamar bat enpresak gaurtik aurrera euren enplegu poltsak zabalik edukiko dituzte 143 lanbide-profiletarako, PRESTIK 2018 enplegu eta ekintzailetza azoka dela eta.

Interesdunek enplegu poltsarako izena eman dezakete PRESTIK 2018 Enplegu eta Ekintzailetza Azokaren web-orrian (www.prestik.eus). Azoka hori Euskalduna Jauregian egingo da, abenduaren 12an eta 13an, DEMA – Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentziak sustatuta.

Berehalako kontratazioak zein etorkizunekoak sartuko dira enplegu poltsetan, eta abenduaren 3an amaituko da inskripzioak jasotzeko epea. Parte hartzen duten enpresa guztiak eta eskatzen dituzten profilak ikus daitezke www.prestik.eus b-orrian, “Enplegu Poltsa” gainean klik eginda. Eskaintzetariko bakoitzean, interesdunek inskripzioa egin eta euren curriculuma igo ahalko dute.

Goian aipatutako foru sailak bi urtean behin antolatzen du Prestik azoka, bere menpeko DEMA agentziaren bitartez. Oraingo honetan azokak Bilboko Portuaren, Euskaltelen eta BBKren finantza-laguntza jaso du, eta Sarekin sarearen Ekintzailetzaren Aretoa izango du osagarri.