Eduki publikatzailea

Schuman bekak. Praktikak Europako Parlamentuan

Epea: 2020/11/30

Lehenengo argitaratze data: 2020/11/04

Aurkezteko baldintzak hauek dira: estatu kide bateko herritarra izatea, unibertsitateko titulua izatea, hizkuntza-maila ona izatea eta Europar Batasuneko erakunderen batean bi hilabete baino gehiago lehenago lan egin ez izana.

Schuman bekak ordainduak dira eta Europako Parlamentuko lantoki ofizialetako batean (Brusela, Luxenburgo eta Estrasburgo) edo estatu kideetako lotura-bulegoetan egin daitezke.

Schuman praktikaldiak esparru askotan egin daitezke, hala nola Batasunaren barruko eta kanpoko politiketan, finantzetan, zuzenbidean, eleaniztasunean, administrazioan, azpiegituretan eta logistikan, komunikazioetan edo informazioaren teknologietan.

Iraupena: bost hilabete.