Xare - Sarean ERE euskaraz

Xare - Sarean ERE euskaraz

Xare logoa

Xare Euskararen erabilera informazioaren teknologia berrietan sustatu nahi duen egitasmoa da.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Xarek berak Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatearen (UPV/EHU) eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz antolatutako ekimenak euskararen erabilera sustatu nahi du IKTen alorrean eta, oro har, kultura digitalaren esparruan.

Batxilergoko lehenengo mailako 487 gaztek hartuko dute parte 3 gunetan. 5 proiekturen aurkezpenak, 2 hitzaldi eta 8 lantegi praktiko barnebilduko ditu egitasmoak.

Neska gazteak esparru digitalera erakartzeko ahaleginean, genero ikuspegiak garrantzia nabarmena izango du jardunaldian; bereziki, Olatz Arbelaitz EHUko Informatika Fakultateko irakasle eta ikertzailearen ‘E-makumeak: ezinbestekoak teknologia bidezkoa izan dadin’ hitzaldiaren eskutik.

Ikasleekin eta goizez aritzeko pentsatutako Xare jardunaldi hau Durangotik eta Gasteiztik pasatu da lehenago, arrakasta biribila izan da, eta Donostiako saioak itxiko du aurtengo ziklo oparoa. Iruñean ere urriaren 29an egin zuten Sarean Euskaraz izenpean.

Jardunaldiaren aurkezpen dokumentua

Antolatzaileen adierazpenak

Irudia

Itziar Irigoien UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko Kanpo Harremanetarako eta Ikerkuntzako dekanordea Xare jardunaldira hurbildu da goiza bertatik bertara jarraitzeko.

Bideoan Informatika Fakultateak gaurko saiorako ekimen honi egin dion ekarpena azaldu du.

Irudia
Jon Insausti Donostiako Udaleko Kultura eta Euskara Zinegotzia Xare Euskarazko Kultura Digitalaren I. Jardunaldian izan da, eta gazteek gaurko saioaren ostean gorde beharreko ikasgai nagusia zein den gogorarazi du ondoko bideoan.
Irudia
Hamaika telebistak Xare jardunaldiaren inguruan egindako erreportaia

Agerpenak komunikabidetan eta sare sozialetan

Xare jardunaldiko argazkiak

Xare jardunaldiko argazkiak