Breadcrumb

plan de retorno

Itzulera Plana

Ingeniaritza Eskolan aurrez aurreko jarduerara itzultzeko plana

Ingeniaritza Eskolan aurrez aurreko jarduerara itzultzeko plan hau UPV/EHUn aurrez aurreko jarduerara itzultzeko planeko ildoei jarraikiz egin da, kontuan hartuta horren 2020ko maiatzaren 12ko eguneraketa. Plana dinamikoa izango da, eta eguneratu egingo da UPV/EHUk ezartzen dituen gidalerroak kontuan hartuta. Plan honetan neurri prebentiboak ezartzen dira, Gasteizko Ingeniaritza Eskolan lanean aurrez aurre hasiko direnen segurtasuna eta osasuna zaintzeko.

Jendeari arreta emateko:
Eskolara sartzen den pertsona orok boligrafo urdin bat eta maskara bat eraman beharko ditu, eta eskuak garbitu beharko ditu sarrerako hallean jarritako gel hidroalkoholikoarekin.